CIFP Kardala LHII
“Kardala LHII lanbide heziketako ikastetxe integratu publikoa da eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko LH sailburuordetzak duen Lanbide Heziketako ikastetxe integratuen sarean barneratua dago.
Ikastetxea sortu berria bada ere (2015eko irailean) Mutriku BHIn 2004a geroztik ezarrita zegoen Goi mailako Akuakultura zikloaren oinordeko zuzena da eta zikloak zituen azpiegitura zein irakasle taldeak osatua dago.
Gaur egun ikastetxeak hezkuntza zein laneratze eskuduntzak ditu akuakultura eta elikagai industrien arloetan, eta bere instalakuntzen hedatze eta egonkortze prozesuan murgilduta dago.
Berariazkoak dituen formakuntza eta, Lanbideren eskutik burutzen diren laneratze jarduerez gain, ikastetxeak proiektu pedagogikoetan eta akuakultura arloko ikerketa proiektu aplikatuetan parte hartzen du.