IES NAUTICO PESQUERO DE PASAIA BLAS DE LEZO BHI

 En

HISTORIA ETA JATORRIA

Arrantza eta bere ingurunearen zerbitzuan 1968tik. Gurekin erria!

Eukal Herrian, arrantzale eta itsas gizonen lurraldean, ezin falta itsasoarekin lotura duen  eskola bat. Garai bateko itsas eskoletan oinarritua Gipuzkoako Elkarte Ozeanografiakoren eskutik eta Pasaiako Salinas jauregia zegoen lur-sailean, gaur, 50 urte beranduago, hemen gaude, punta puntako zentroa daukagula itsasora joateko profesionalak prestatzen.

TALDEA ETA PERTSONAK

Ikastetxeko irakasleria, profesionalki kualifikatua dagoen pertsonaz osatua dago, ikasleriarengan arreta guztia jartzen duena, tutoretzen, taldeko bileren zein arreta pertsonalizatuaren bidez erakusten den bezala. Lan honetan zuzendaritza eta irakasleria inplikatua dago. Ikasleria da gure zentroaren ardatza.

INSTALAZIOAK

Aipatzekoa da Institutuak daukan Ortze izeneko itsasontzi-eskola baita  praktika errealak egiteko salbamendu baltsak ere. Nabigazio eta komunikazioetarako simuladoreak ere baditugu, lehen esan dugun bezala, praktikak ahal den errealenak izan daitezen.

Halaber aipatu nahiko genuke gure Planetarioa, Estatuko zaharrenetakoa dena. Bertatik gure ikasleak zein beste eskoletakoak pasa izan dira, izarren kokapenaren garrantzia ikasteko eta ortzia gertuagotik ezagutzeko.

Institutuko tailerretan, itsasontzietako benetako makinaria erabiltzen da, gure ikasleen formaziorako ezinbestekoa dena.

DATUAK

Gure ikasleen lan mundurako sarrera oso altua da. Itsas makinistek lana aurkitu dezakete itsasoan zein lehorrean, hauen prestakuntza diziplina anitzekoa izanik oso egokia gertatzen delako mantenu lanetarako.

Zubiko ikasketetan ere gero eta aukera gehiago aurki ditzakete, itsaso inguruko lanak dibertsifikatzen ari direlako.

Urpekaritza profesionaleko ikasleei dagokienez, lan munduan aukera ugari aurkitzen dituzte, prestakuntza honetan Euskal Herriko zentro bakarra baikara.

 

IKASTETXEAREN HELBURUA

Pasaiako Blas de Lezo BHIak, itsas arrantza mundurako ondo trebatutako  profesionalak prestatzea du helbururik nagusiena, sektorearentzat zerbitzua eskainiz.

Erdi Mailako eta Goi Mailako zikloak irakasten dira, itsasontzien zubiarekin eta makinekin erlazionatuta. Era berean, Urpekaritza profesionalaren Erdi Mailako zikloa ere eskaintzen da.

Honetaz gain, mota ezberdinetako formakuntza jarduerak antolatzen ditugu, lan agentzietarako, Marina Merkantek eskatzen dituen zenbait titulu eta ziurtagiri lortu ahal izateko, sektoreak behar dituen kurtsoetarako eta beste itsas eskolei laguntza praktikoa eskaintzeko ere.

Punta-puntako ikastetxea bezala kontsideratuak gaude, bai irakasle taldeak egiten duen kudeaketagatik bai gure ikastetxetik ateratzen diren ikasleen prestakuntza oso eta ezin egokiagatik ere.

Gure lana ISO 9001:2015 arauak bermatzen du, etengabeko hobekuntzaren eta eremu guztietan egiten den lan onaren adierazle. Gure ikastetxean prestatzen diren ikasleen laneratze kopuru altuak, gure irakaskuntzaren kalitatea eta esfortzua sendotu egiten dute.

ETORKIZUNA

Pasaiako Blas de Lezo ikastetxeak, etorkizunerako helburu eta erronka ugari ditu, zentroa berritzea eta zabaltzea dira, hain zuzen, lehentasuna daukatenak, itsas mundua gaur eguneko gizartetik hurbilago egotearen konpromisoa hartu baitugu, enpresen garapenerako zein hazkuntza pertsonalerako aukera ezberdinak erakutsiz. Baita ere langile kualifikatuak prestatuz, sektorearen berrikuntza teknologikoetara egokitzen direnak eta itsas inguruneko sostengarritasunarekin bat egiten dutenak. Era berean, urpekaritza bultzatzea dugu helburu, espezialitate honek sor ditzakeen sinergia positiboak indartuz.

Pasaiako Blas de Lezo institutuak, 50 urteko esperientziarekin eta ehunka ikasle bertatik pasa ondoren, gaur egun munduan zehar itsasontzi ezberdinetan dabiltzanak, beste 50 urte jarraitzeko apustua egiten du sektorearen zerbitzuan, Pasaiarentzat, Euskal Herriarentzat eta oro har, itsasoa maite dutenentzat. GUREKIN ERRIA!!