CPIFP CENTRO DE ESTUDIOS A.E.G. LHIPI

 En

Moda, Teknologia eta Komunikazio Digitaleko Goi Eskola gara; eta Donostian ematen ditugu gure eskolak. Gure zeregina da proiektuetan oinarritutako irakaskuntza-ikaskuntza dinamikak sortzea, eta horien xedea da ikasleei, enpresei eta gure gizarteari balioa ekartzea.

30 urte baino esperientzia zabalagoa duen Lanbide Heziketako Eskola gara, eta Donostian ematen ditugu gure eskolak. Euskadiko LHko ikastetxe bateratuen sarean parte-hartzen dugu, nazioarteko erreferentziazko eredu dena.

Gure instalazioak berritu egin dira eta teknologikoki erabat ekipatuak daude ikasleek askatasun osoz proiektuen garapenean gozatu eta lan egin dezaten. Gipuzkoan erreferentziazko zentroa gara gure esperientzia, metodologia, instalazio, zikloen kalitate, irakasleen gertuko tratu, lan-munduan txertatze eta ikasleen gogobetetzeagatik.

Gure zutabe nagusia berrikuntza izanik, merkaturatzen diren azken joeren eta teknologien inguruko ezagutza dugu, eta horrek hobetzen laguntzen digu ahal bezain heziketa eta esperientzia onena eskaintzeko. Gure lan-txertaketa tasek, ikasleen pozak eta gure metodologiagatik eta ikasleek gauzatutako proiektuengatik jasotako sariak izan dira ahalegin horien guztien emaitza.

Gure bigarren zutabea kooperazioa izan da. Etengabeko komunikazioa mantentzen dugu enpresa eta ikasleekin, eta horrek laguntzen digu lan-munduak dituen premia aldakorren berri izaten; eta gure ikasleen enplegagarritasuna ziurtatzeko gure heziketa egokitzen.