Ikerketa eta Berrikuntza aplikatua Euskadiko lanbide heziketaren ardatz antolatzaileak bihurtzea, ikaskuntza-ingurune eta prozesu berrietan aurrera egitea, eta gaitasunen hutsunea murriztea ideia edo teknologia bat sortzen denetik gizarteak horren onura duen arte.
Zaintza eta adimen lehiakorraren, bitartez, balio erantsi handia duten produktu eta zerbitzu berritzaileak diseinatuz, hedatuz eta Lanbide Heziketako ikastxeetara tranferentzia eginaz , eta hauetatik enpresa esparrura transferentzia ahalbideratuz. Elkarlanari eta aliantzak ezartzeari irekia dagoen dinamika baten bitartez, lan sareen sorrera bultzatuz eta talde lana, sormena eta iraunkortasuna sustatuz.
Lanbide heziketako ikastetxeen bitartez, Enpresa esparrura ezagutzaren transferentzia gauzatzeko praktika aurreratuen hedapenean Europear erreferentea izatea
FP-koak gara (TKNIKA), ekimena dugu, arintasunez erantzuten dugu, egin beharrekoa ondo egiten dugu eta emaitzak behar duen edonorentzat bere esku jartzen ditugu.
Fidagarritasuna, aurre hartzea, elkarlana.
Tknikak epe labur eta ertainean lortu nahi duen etorkizuneko egoera hauxe da: Lanbide heziketako ikastetxeen bitartez, Enpresa esparrura ezagutzaren transferentzia gauzatzeko praktika aurreratuen hedapenean Europear erreferentea izatea
Horretarako, Tknikak hainbat eremutan ikertzen eta berritzen duen antolaketa-rola garatzen du EAEko LHko sistemarako eta horiek osatzen dituzten ikastetxe guztietarako, eta LHko ikastetxeek garatzen duten berrikuntza erraztu eta bultzatuko duen trakzio-elementua izan nahi du.
Bere jardueratik espero den inpaktua euskal LH sistemako ikastetxeetako irakasleen konpetentzien eta ezagutzen (teknikoak eta zeharkakoak) garapenari balio erantsia emango dion ezagutza berritzailea sortzean oinarritzen da, hauen bitartez zerbitzuaren hartzaileei transferitzeko (ikasle, enpresa, jardunean dauden langile, langabetu eta gizarteari).
Oinarrizko erreferentziak EFQM kudeaketa eredua eta UNE-EN ISO 9.001: arauan oinarritutako kalitate ziurtatze sistema eta UNE166002 I+G+baren kudekaterako sistema dira.
Tknika Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatutako zentroa da. Sare lanaren bidez, eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Lanbide Heziketako irakasleen inplikazioarekin, ikerketa aplikatuko eta berrikuntzako proiektuak garatzen ditu teknologia-, biozientzia-, prestakuntza- eta kudeaketa-arloetan.
Tknikaren proiekzio publikoa eta hizkuntza inklusiboa ez erabiltzeko arriskua.
Tknikako langileek hizkuntza inklusiboaren erabilerari buruz ez jakitea.
Detektatzen eta ezabatzen zailak diren mikromatxismoak.
Genero-desoreka zuzendaritza-postuetan.
Genero-desoreka industria-eremuan.
Genero-desoreka eremu biozientifikoan.
Genero-desoreka egon daiteke nazioarteko proiektuetan.
Lehendik dauden ekimenak bikoizteko arriskua
Kanpoko komunikazio guztietan hizkuntza inklusiboa erabiltzea
Tknikako langileei hizkuntza inklusiboa erabiltzeko prestakuntza ematea.
Tknikako langileei prestakuntza ematea mikromatxismoa detektatu eta ezabatzeko.
Zuzendaritza-postuetan genero-oreka sustatzea.
Industria-arloko lantaldeetan genero-oreka sustatzea.
Lan-taldeetan genero-oreka sustatzea arlo bientzientifikoan.
Nazioarteko proiektuetako lantaldeetan genero-oreka sustatzea.
Tknikak generoaren ikuspegitik lan egiteko garrantzitsuak diren ekimenak aztertzea eta horiekin bat egitea.
Kanpoko komunikazio guztietan hizkuntza inklusiboa erabiltzea.
Tknikako langileei hizkuntza inklusiboa erabiltzeko prestakuntza ematea.
Tknikako langileei prestakuntza ematea mikromatxismoa detektatu eta ezabatzeko.
Zuzendaritza-postuetan genero-oreka sustatzea.
Industria-eremuko lantaldeetan generooreka sustatzea.
Lan-taldeetan genero-oreka sustatzea arlo bientzientifikoan.
Nazioarteko proiektuetako lantaldeetan genero-oreka sustatzea.
Tknikak generoaren ikuspegitik lan egiteko garrantzitsuak diren ekimenak aztertzea eta horiekin bat egitea.
Jarraipena eta zuzenketa hizkuntza diskriminatzailea hautemanez gero.
Langile guztientzako urteko prestakuntza.
Mikromatxismoari buruzko urteroko prestakuntza.
Sailburuordetzarekin bilera, aukerak aztertzeko.
Genero-oreka kontuan hartzea industriaarloko proiektuen eta zerbitzuen plangintza egitean.
Arlo biozientifikoan, proiektuen eta zerbitzuen plangintza egitean genero-oreka kontuan hartzea
Genero-oreka kontuan hartzea nazioarteko proiektuen plangintza egitean.
Genero-arloko ekimen garrantzitsuekin lankidetzan aritzea.
Kanpoko komunikazio guztietan hizkuntza inklusiboa erabiltzea.
Tknikako langileak hizkuntza inklusiboaren erabileran prestatzea.
Tknikako langileei prestakuntza ematea mikromatxismoa detektatu eta ezabatzeko.
Zuzendaritza-postuetan genero-parekotasuna sustatzea.
Industria-eremuko lantaldeetan generoparekotasuna sustatzea.
Lan-taldeetan generoparekotasuna sustatzea arlo bientzientifikoan.
Nazioarteko proiektuetako lantaldeetan generoparekotasuna sustatzea.
Tknikaren lanerako garrantzitsuak diren ekimenak genero-ikuspegitik aztertzea eta horiekin bat egitea
Hizkera diskriminatzailea detektatzen duten kanpokomunikazioak zuzentzea. Meta: 100%
Urteko prestakuntzakopurua. Meta: 1
Urteko prestakuntzakopurua. Meta: 1
Sailburuordetzarekin egindako bileren kopurua. Meta: 1
Emakumeen parte-hartzea barne hartzen duten taldeen %. Meta: 40%
Gizonen parte-hartzea barne hartzen duten taldeen %. Meta: 40%
Emakumeen eta gizonen parte-hartzea barne hartzen duten taldeen %. Meta: 100%
Tknikak urtean zenbat ekimenekin laguntzen duen (martxoaren 8ko adibidea). Meta: 2
Tknika, Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzarako Euskal Autonomia Erkidegoko Zentroa, I+G+b proiektuen emaitzak Euskal Autonomia Erkidegoan lanbide-heziketa ematen duten zentroetara transferitzeaz eta ikerketa eta berrikuntza aplikatuaz arduratzen den organo teknikoa da.
TKNIKA Lanbide Heziketan Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntza Zentroaren helburuak dira:
Berezkoak dituen funtzioak betetzeko, TKNIKAk zuzendaritza-talde bat izango du, zuzendari exekutiboa eta arloko zuzendariak, proiektu eta zerbitzu bakoitza garatzeko pertsona kualifikatuak izango dituena, eta honako jardun-arlo hauetan egituratuko da:
Aurreikusitako helburuak lortzen laguntzeko, TKNIKAk kudeaketa-sistema integratu bat du, prozesuak eta horien arteko elkarrekintzak barne hartzen dituena. Bere kudeaketa-sistemaren erreferentzia gisa kalitatea kudeatzeko ISO 9001 arauak eta I+G+b kudeatzeko UNE166002 araua hartzen ditu, eta arau horietan azaldutako eskakizunak betetzeko konpromisoa hartzen du.
Tknikak I+G+b kudeatzeko sistema etengabe hobetzeko konpromisoa hartu du.
TKNIKA-k, kasu bakoitzean,bere ustiapenerako utziko, lizentziatuko, trukatuko edo emango diren aktiboak eta ustiapena nola egingo den identifikatzen ditu.
Arau orokor moduan, emaitzen transferentzia eta ustiapena modu irekian egingo da. TKNIKA-n edo TKNIKA-k sorturiko materialak, ezagutzak, eta ondasun ukigarri eta ukiezinak bere interes taldeen, Lanbide Heziketako ikastetxeak eta bertako irakaslegoa bereziki, eskura doanik eta era irekian jarriko dira.
TKNIKA-k erabakitzen duen berariazko egoeretan, ondasun ukigarri eta ukiezin hauen egiletza eta jabetza babestuak izango dira eta dagozkion legezko neurriak hartuko dira.
Beharrezkoa denean, ondasun ukiezin hauen transferentzia akordioak, argi eta garbi, zehaztasun osoz eta inongo ambiguotasunik gabe dokumentu /kontratu batean erregistratuak geldituko dira. Honako hauek bezalako alderdiak kontutan izan beharko dira: parte hartzen duten alderdien identifikazioa; justifikazioa/zergatien aurkezpena; kontratuaren xedea; erabilitako terminoen definizioa (bereziki gaizki ulertuak sor daitezkeenean); kontraprestazioak; ordainketa baldintzak; markaren erabilera; hitzarmenaren iraupena; ; intelektual jabetzaren babesa (eskubideak, erregistro ebidentziak, ustiapen baimenak); konfidentzialtasun/isilpen baldintzak; data eta lekua; sinadurak.
Momentu oro, bai Tknikak eta baita erakundea osatzen duten pertsonek ere (bereziki oso esanguratsuak diren proiektuetan lana egiten dutenek) impartzialtasuna, eginiko lanen kanpo eraginik ez izatea, bere irizpide profesionalen objetibotasuna eta beraietan sortzen den ezagutza eta informazioan konfidentzialtasuna bermatuko dute.
Tknikak, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburu Ordetzako erakunde publiko bezala, euskal gizartea zerbitzatzeko eta denboran iraunkorra izateko bokazioa du.
Horretarako, momentu oro, Tknikak, bere bideragarritasun ekonomiko eta finantzieroa bilatuko du. Beraz, eskainitako zerbitzu eta garatutako berrikuntza proiektuen garapenaren ondorio gisa lorturiko emaitzen transferentzia eta ustiapenean oinarrituz, pertsonetan, formazioan, ekipamendu eta baliabideetan eginiko inbertsioaren itzulera (ekonomikoa eta gizarte mailakoa) bilatuko du (VI. eranskinean jasotako alderdiak) .
Ondorioz, bere zeregina betetzeko esleitutako pertsona eta baliabideen optimizazioan eta efizientzian oinarritutako kudeaketa ezin hobe bat gauzatuko du. Tknikak, berariazko baliabide gehigarri berriak lortzeko bere esku dituen aukera guztiak erabiliko ditu.
Gardentasuna eta zorroztasuna Tknikaren kudeaketaren nahitaezko nortasun adierazgarri izango dira.
Oinarrizko erreferentziak EFQM kudeaketa eredua eta UNE-EN ISO 9.001: arauan oinarritutako kalitate ziurtatze sistema eta UNE166002 I+G+baren kudekaterako sistema dira.
Zehatzago, TKNIKA-k kalitatea eta berrikuntza aplikatua, gure Zeregin, Ikuspegi eta baloreetan isladatzen den jarduera filosofia moduan bereganatu du.
Printzipio hauek honako prozesu eta proiektuen bitartez hedatzen dira:
Politika hau, urteko planen bitartez hedatzen da, helburuak definituz eta lortuz. Tknikako helburuak, kuantifikagarriak eta adierazleen bidez neurgarriak izango dira, eta hauek guztiak osatuko dituzte kalitate eta berrikuntza helburuak. Helburu hauen lorpen maila aldizka ebaluatua izango da.
Kalitatearekiko konpromezua erakunde osoari dagokio. Tknikako pertsona guztiek bere egiten dute konpromezu hau, ezarritako eskakizunak betetzeko eta etengabeko hobekunza prozesuan aktiboki parte hartzeko ardura.
Tknikak, erakundea osatzen duten pertsona guztiek dagozkien konpetentzia profilak betetzen dituztela eta bere funtzioen garapenerako konpetenteak direla bermatzen du. Tknikak, bere pertsonen konpetentzia maila hobetzeko eta eguneratzeko beharrezkoak diren jarduerak planifikatzen eta hedatzen ditu
Bezeroarekiko orientazioa Tknikako pertsona eta erakundearen jarduera guztiak blaitzen dituen oinarrizko printzipioa da. Hori guztia interes taldeentzat balio erantsi handiko zerbitzu eta proiektu berritzaileen eskaintza, planifikazio eta garapenean gauzatzen da.
Tknikako Zuzendaritzak aurreikusitako emaitzak eta helburuak lortzeko beharrezkoak diren baliabide eta bitartekoak erakundearen zerbitzura jartzen ditu.
Pertsonen aukeraketa prozesua, zerbitzu/proiektu/lanpostu/funtzio bakoitzerako beharrezkoak diren konpetentzia profilen definizioarekin hasten da. Helburua, postu bakoitzerako pertsonarik egokiena eta konpetenteena aurkitzea da. Ondoren hautagairik konpetentena aukeratzeari ekiten zaio. Aukeraketa eta “kontratazio” prozesu hau, aukera berdintasuna eta aurkeztutako merituen ebaluazio objetiboa bermatuz garatzen da. “Kontratuak” (zerbitzu eginkizunak…) proiektu/zerbitzuen bizitza zikloari estuki lotuak egoten dira, erakundearen beharren arabera berritu daitezkeelarik.
Berritze hau, Ikasturte hasieran pertsona bakoitzari esleitzen zaizkion banakako helburuen lorpen mailari lotua dago (berariazko funtzio eta zereginetan zehaztuak). Honela lerrokatzen dira erakundearen estrategia, helburuak eta pertsona bakoitzaren helburuak. Ebaluazioa garapen pertsonalaren planaren ebaluazio prozesuaren emaitza izango da.
TKNIKA-k bere barne formazio planak ezartzen ditu. Bere helburua erakundeko pertsonen garapen konpetentziala eta profesionala garatzea da.
TKNIKA-k bere barne formazio planak ezartzen ditu. Bere helburua erakundeko pertsonen garapen konpetentziala eta profesionala garatzea da. TKNIKA-k gaur egun eta etorkizunean beharko dituen konpetentziak garatzea da helburua, eta beharrei aurrea hartzea. Balioaniztasuna eta malgutasuna dira erabilitako irizpide nagusienak.
TKNIKA-ko Zuzendaritzak, Tknikako pertsonek, bai banakako mailan, bai talde mailan lortutako emaitzak eta eginiko esfortzuak errekonozitzen ditu. Pertsoneniko erabateko konfidantzan oinarritutako harremanak mantenzten ditu eta jardueren garapenean bere erabateko laguntza agertzen die erakundeko pertsonei.
Bere ahalmen eta aukeren neurrian, Tknika bere interes taldeen hizkuntz eskakizun eta eskaeretara egokitzen saiatuko da
Horretarako, komunikazioak, bai barnekoak eta bai kanpokoak (bilerak,mezuak, aurkezpenak, deialdiak, aldizkariak, web…) euskeraz eta gazteleraz garatuko dira
Tknikak hizkuntza inklusiboa erabiltzeko ahaleginak egingo ditu bere komunikazio guztietan.
Ikuspegi hau, dituen baliabideen neurrian, Tknikak eskeinitako zerbitzuetan eta garatutako proiektuetan sorturiko material didaktikoetara ere aplikatuko da.
Egoerak horrela eskatzen duenean, ingelera izango da erabilitako hirugarren hizkuntza. Beste kasuetan (frantsesa, alemaniera…) mezuaren hartzailearen ezaugarri eta behar berezien funtzioan erabiliko da.
Tknikak, bere ahalmenen neurrian, bere pertsonen hizkuntza hauekiko hizkuntz konpetentziak hobetzea ahalbideratuko du dagokion barne formakuntza planen bitartez..