TKNIKA-k bere jardueren garapenaren ondorioz sortzen diren ezagutza eta ondasun ukigarri eta ukiezinak identifikatu egiten ditu.
Ondasun ukigarri eta ukiezin hauen inbentarioa sistematikoki eguneratzen du.
TKNIKA-k, kasu bakoitzean,bere ustiapenerako utziko, lizentziatuko, trukatuko edo emango diren aktiboak eta ustiapena nola egingo den identifikatzen ditu.
Arau orokor moduan, emaitzen transferentzia eta ustiapena modu irekian egingo da. TKNIKA-n edo TKNIKA-k sorturiko materialak, ezagutzak, eta ondasun ukigarri eta ukiezinak bere interes taldeen, Lanbide Heziketako ikastetxeak eta bertako irakaslegoa bereziki, eskura doanik eta era irekian jarriko dira.
TKNIKA-k erabakitzen duen berariazko egoeretan, ondasun ukigarri eta ukiezin hauen egiletza eta jabetza babestuak izango dira eta dagozkion legezko neurriak hartuko dira.
Beharrezkoa denean, ondasun ukiezin hauen transferentzia akordioak, argi eta garbi, zehaztasun osoz eta inongo ambiguotasunik gabe dokumentu /kontratu batean erregistratuak geldituko dira. Honako hauek bezalako alderdiak kontutan izan beharko dira: parte hartzen duten alderdien identifikazioa; justifikazioa/zergatien aurkezpena; kontratuaren xedea; erabilitako terminoen definizioa (bereziki gaizki ulertuak sor daitezkeenean); kontraprestazioak; ordainketa baldintzak; markaren erabilera;
hitzarmenaren iraupena; ; intelektual jabetzaren babesa (eskubideak, erregistro ebidentziak, ustiapen baimenak); konfidentzialtasun/isilpen baldintzak; data eta lekua; sinadurak.
Momentu oro, bai Tknikak eta baita erakundea osatzen duten pertsonek ere (bereziki oso esanguratsuak diren proiektuetan lana egiten dutenek) impartzialtasuna, eginiko lanen kanpo eraginik ez izatea, bere irizpide profesionalen objetibotasuna eta beraietan sortzen den ezagutza eta informazioan konfidentzialtasuna bermatuko dute.