TKNIKA-k LANBIDE HEZIKETARAKO IKERKETA ETA BERRIKUNTZA APLIKATURAKO ZENTRUAK, kalitatearen kudeaketa, bere politika eta estrategiaren oinarrizko atal gisa definitu du, eta horretarako kalitatean oinarritutako kudeaketa sistemak bereganatu ditu erakundearen kudeaketarako erreferentzi eredu moduan. Oinarrizko erreferentziak EFQM kudeaketa eredua eta UNE-EN ISO 9.001: arauan oinarritutako kalitate ziurtatze sistema eta UNE166002 I+G+b-aren kudekaterako sistema dira.
Zehatzago, TKNIKA-k kalitatea eta berrikuntza aplikatua, gure Zeregin, Ikuspegi eta baloreetan isladatzen den jarduera filosofia moduan bereganatu du.
Printzipio hauek honako prozesu eta proiektuen bitartez hedatzen dira:
Politika hau, urteko planen bitartez hedatzen da, helburuak definituz eta lortuz. Tknikako helburuak, kuantifikagarriak eta adierazleen bidez neurgarriak izango dira, eta hauek guztiak osatuko dituzte kalitate eta berrikuntza helburuak. Helburu hauen lorpen maila aldizka ebaluatua izango da.
Kalitatearekiko konpromezua erakunde osoari dagokio. Tknikako pertsona guztiek bere egiten dute konpromezu hau, ezarritako eskakizunak betetzeko eta etengabeko hobekunza prozesuan aktiboki parte hartzeko ardura.
Tknikak, erakundea osatzen duten pertsona guztiek dagozkien konpetentzia profilak betetzen dituztela eta bere funtzioen garapenerako konpetenteak direla bermatzen du. Tknikak, bere pertsonen konpetentzia maila hobetzeko eta eguneratzeko beharrezkoak diren jarduerak planifikatzen eta hedatzen ditu
Bezeroarekiko orientazioa Tknikako pertsona eta erakundearen jarduera guztiak blaitzen dituen oinarrizko printzipioa da. Hori guztia interes taldeentzat balio erantsi handiko zerbitzu eta proiektu berritzaileen eskaintza, planifikazio eta garapenean gauzatzen da.
Tknikako Zuzendaritzak aurreikusitako emaitzak eta helburuak lortzeko beharrezkoak diren baliabide eta bitartekoak erakundearen zerbitzura jartzen ditu.