TELUROMETROA

Ekipamendu eramangarria. Eskaera egin eta gero, ekipamendua erabiltzailearen lokalera eramango da, non honen erabilera egin ahalko da akordatutako denboran.

Erabilgarritasuna

Erabilgarri
Ez dago erabilgarri

Lur-konexioko erresistentziaren neurketak egiteko eta lur-eremuaren erresistibitatea neurtzeko tresneria da.

Neurketa digitaleko aparatuaz, 40 cm inguruko neurketako bi pikaz eta kable-bilkariez osatuta dago, neurketan esku hartzen duten pikak eta tresneria konektatzeko. Guztia maleta batean gordetzen da, eta arazorik gabe garraia daiteke, ez baitauka pisu handirik. Lur-eremuaren erresistibitatea neurtu nahi izanez gero, beste pika bat eduki beharko da.

Ekipamendu edo instalazio honen erabilerarako irizpide espezifikoak:

Tresneriarekin neurketa egin behar duen pertsonak neurketaren xedea zein den jakin beharko du, eta aparatuaren beraren argibideei jarraitu beharko die. Gogorazi behar da, lur-eremuaren erresistibitatea neurtzeko, beste pika bat eduki beharko dela.

Telurómetroaren eskuliburua

Maletak 40×50 cm inguruko tamaina du (neurtzeko tresneriak 295 x 222 x 95 mm-ko dimentsioa du). Ez da neurri berezirik behar tresneria garraiatzeko; dena dela, kolpeak saihestu behar dira. Edonola ere, oso gomendagarria da elementuak (kable-bobinak) neurketa egin aurretik zeuden bezalaxe gordetzea. Ekipoa IEFPS MENDIZABALA GLHBI ikastetxean dago.

Arduraduna:

Elektrizitate-Elektrónikako kolaboratzailea
Mikel Larrinaga
mikellu@mendizabala.com
945000440

Baliabide hau eskatu

Ekipamenduaren mailegu eskaera

Zerbitzu hau erabiltzeko, Zentroak konpromisoa sinatu beharko du. Aplikazio bakoitza zentroak kontratuan aukeratutako pertsonagatik onartua izan beharko da.