Simspray

Margotze simulagailua

Ekipamendu eramangarria. Eskaera egin eta gero, ekipamendua erabiltzailearen lokalera eramango da, non honen erabilera egin ahalko da akordatutako denboran.

Errealitate Birtuala heziketarako ingurune berriak sortzen dituen erreminta bat da.

Errealitate Birtualeko simulagailuei esker, murgiltze-esperientzia aberatsak sor ditzakegu. Hauek gai izango dira ikasleen arreta arrapatzeko, edukien prozesamendua hobetzeko eta talde lanerako abileziak garatzeko.

SimSpray murgiltze-simulagailua da pistolaz margotzen ikasteko, HVLP, Airless eta Air-Assisted margotze prozesuetara bideratuta.

Bisualizazioak, puntuaketa zehatzak eta jarraipenerako erremintek heziketa indartzen duen berrelikadura jarraia ematen dute. Simulatutako margo errealistak estalduraren kalitatea, estalduraren lodiera eta margotzailearen teknikak egindako akatsak islatzen ditu.

Ekipamendu edo instalazio honen erabilerarako irizpide espezifikoak:

Ekipamendu honen inguruko ikastaro edo tailer batetan parte hartu izana edo 2 orduko prestakuntza egin Tknikan.
EAE-ko LHko zentroen sareko irakaslea izatea.

GARRAIORAKO BALDINTZAK

Ekipamendua garraiatzeko, 70 x 70 x 114 cm-ko gurpildun kaxa batean bilduta dago eta 50 kg pisatzen ditu.

Arduraduna:

Telekomunikazioetako Dinamizatzailea
Patxi Guardia
pguardia@tknika.eus
943082910
688880949

Erabilgarritasuna

Erabilgarri
Ez dago erabilgarri

Baliabide hau eskatu

Ekipamenduaren mailegu eskaera

Zerbitzu hau erabiltzeko, Zentroak konpromisoa sinatu beharko du. Aplikazio bakoitza zentroak kontratuan aukeratutako pertsonagatik onartua izan beharko da.