Margotze simulagailua
Erabilgarritasuna
Errealitate Birtuala heziketarako ingurune berriak sortzen dituen erreminta bat da.
Errealitate Birtualeko simulagailuei esker, murgiltze-esperientzia aberatsak sor ditzakegu. Hauek gai izango dira ikasleen arreta arrapatzeko, edukien prozesamendua hobetzeko eta talde lanerako abileziak garatzeko.
SimSpray murgiltze-simulagailua da pistolaz margotzen ikasteko, HVLP, Airless eta Air-Assisted margotze prozesuetara bideratuta.
Bisualizazioak, puntuaketa zehatzak eta jarraipenerako erremintek heziketa indartzen duen berrelikadura jarraia ematen dute. Simulatutako margo errealistak estalduraren kalitatea, estalduraren lodiera eta margotzailearen teknikak egindako akatsak islatzen ditu.
Ekipamendu edo instalazio honen erabilerarako irizpide espezifikoak:
Ekipamendu  honen  inguruko  ikastaro  edo  tailer  batetan  parte  hartu  izana  edo  2  orduko  prestakuntza  egin  Tknikan.
EAE-ko  LHko  zentroen  sareko  irakaslea  izatea.
GARRAIORAKO BALDINTZAK
Ekipamendua garraiatzeko, 70 x 70 x 114 cm-ko gurpildun kaxa batean bilduta dago eta 50 kg pisatzen ditu.
Arduraduna:
	                        	Telekomunikazioetako Dinamizatzailea 
								Eremu Birtualak 
								ebirtualak@tknika.eus 
								943082910 
								688880949	                        
 
			    
			    			    
			    			              
	                                
	                                 
			                                
			                                 
			                                
			                                 
			                	