Ekipamendu eramangarria. Eskaera egin eta gero, ekipamendua erabiltzailearen lokalera eramango da, non honen erabilera egin ahalko da akordatutako denboran.

Erabilgarritasuna

Erabilgarri
Ez dago erabilgarri

Ekipamendu eramangarria. BLK360 gailua irudien laser eskaner konpaktu bat da, 360ºko laser telemetro bat erabiltzan duena, eta definizio altuko irudi panoramikoak egiten ditu 3Dko puntu-hodei bat sortuaz, 60 metroko hurrunerarte.

Funtzionamendu automatikoa botoi bakarrarekin. Tamaina txikia duenez, edonora eraman daiteke. Litiozko ioi-bateria kargagarria, WiFi bidez datu-transferentzia segurua duena. Eskaneatze prozesu bat minutu gutxi batzuetan egiten da.

Gidaliburua eta aplikazioak – 6 GB

Adibide desberdinak – 4 GB

Maleta batean honako elementuak daude:

Laser eskanerra
Tripodea
3 bateria eta kargadorea
Tableta: Bertan egon daitezkeen eskaneatutako fitxategi desberdinak gordetzeaz eskola bakoitza arduratu beharko da. Tknikak edo hurrengo errentariak bertako informazioa ezabatu dezake.

 

Ekipamendu edo instalazio honen erabilerarako irizpide espezifikoak:

Ekipamendua erabili aurretik ikastaroren batean parte hartu izana. Funtzionamendurako gidaliburuan agertzen diren argibideei jarraitu beharko dira. Nahiz eta ekipamendua hauskorra izan, garraiatzeko ez da neurri berezirik behar, 60x30x40 zmko maleta batean bilduta dago.

Ekipamendua TKNIKAN dago. Eskola bakoitzeko kide bat etorri beharko da ekipamendua jaso eta itzultzera, mezulariak ekidinez hauskortasuna dela eta. Eskaera egin eta gero, erabiltzaileak ekipamendua hartu ahal izango du.

Alokatzeko denbora irizpideak:

Alokairu data aste bateko astelehenean hasiko da eta hurrengo asteko ostiralean bukatuko da (2 aste). Jasotze eta itzultzea egun hauen barruan egingo da.
Norbaitek ekipamendua alokatuta badu, eta entrega eguna baino egun bat lehenago (osteguna) hurrengo astean libre dagoela ikusten badu, alokairua luzatu dezake prozedura berdinarekin, gehienez beste bi astetan.

Arduraduna:

Biozientzia eta jasangarritasunaren arloko dinamizatzailea
Gorka Gaztelumendi Garaikoetxea
ggaztelumendi@tknika.eus
943 08 29 00

Baliabide hau eskatu

Ekipamenduaren mailegu eskaera

Zerbitzu hau erabiltzeko, Zentroak konpromisoa sinatu beharko du. Aplikazio bakoitza zentroak kontratuan aukeratutako pertsonagatik onartua izan beharko da.