Erabilgarritasuna
Ekipamendu eramangarria. BLK2GO gailua irudien laser eskaner zinematiko bat da, 360ºko laser telemetro bat erabiltzan duena, eta definizio altuko irudi panoramikoak egiten ditu 3Dko puntu-hodei bat sortuaz, 25 metroko hurrunerarte.
Funtzionamendu automatikoa botoi bakarrarekin. Tamaina txikia duenez, edonora eraman daiteke. Litiozko ioi-bateria kargagarria, WiFi eta kable bidezko datu-transferentzia segurua duena. Eskaneatze prozesu handi bat minutu gutxi batzuetan egiten da.
Maleta batean honako elementuak daude:
- Laser eskanerra bere kaxan sartuta.
- 3 bateria eta multikargagailua.
- Eskaneatzen hasi aurretik ekipoa jartzeko oinarria.
- Datuak eskanerretik ordenagailura transferitzeko USB-C konexio kablea.
- Mugikorra ekipora akoplatzeko gailua.
Ikastetxe bakoitza arduratuko da ekipoak izan ditzakeen eskaneatze-fitxategiak biltegiratzeaz. Tknikak edo hurrengo errentariak ezabatu ahal izango ditu aurreko alokairuetan sortutako fitxategiak.
Ekipamendu edo instalazio honen erabilerarako irizpide espezifikoak:
Funtzionamendurako gidaliburuan agertzen diren argibideei jarraitu beharko dira. Nahiz eta ekipamendua hauskorra izan, garraiatzeko ez da neurri berezirik behar, 60x30x40 zm inguruko maleta batean bilduta dago.
Ekipamendua TKNIKAN dago. Eskola bakoitzeko kide bat etorri beharko da ekipamendua jaso eta itzultzera, mezulariak ekidinez hauskortasuna dela eta. Eskaera egin eta gero, erabiltzaileak ekipamendua hartu ahal izango du.
Alokatzeko denbora irizpideak:
- Alokairu data aste bateko astelehenean hasiko da eta hurrengo asteko ostiralean bukatuko da (2 aste). Jasotze eta itzultzea egun hauen barruan egingo da.
- Norbaitek ekipamendua alokatuta badu, eta entrega eguna baino egun bat lehenago (osteguna) hurrengo astean libre dagoela ikusten badu, alokairua luzatu dezake prozedura berdinarekin, gehienez beste bi astetan.
Arduraduna:
Eraikuntza Jasangarria eta Adimenduan ikertzailea
Gorka Gaztelumendi Garaikoetxea
ggaztelumendi@tknika.eus
685944320
943082900