Advancing Graduate Tracking and Alumni Relations in VET Schools
TRACTION proiektua Valnalón erakundeak koordinatu eta Erasmus + programak ko-finantziatzen du. Lanbide Heziketako ikasketak burutu dituzten ikasleen jarraipen protokoloen hobekuntza du helburu. Jarraipen edo segimenduaz ari garenean honetaz ari gara: LHko zentroetatik eta ikuspegi sistematiko batetik ikaskuntza prozesuaren garapena, eskuratutako gaitasun eta trebetasunak, pertzepzioak, enplegurako bideak, autoenplegua edo formakuntza gehigarriari buruz informazioa jasoko duen sistema eta erregistroaz. LHko tituluduen jarraipena sistema zabalago baten barne kokatzen da, honako betekizunekin:
1. LHko zentroetan “ikasle ohien” kultura sortu edo indartu, beti ere kontutan hartuta “tituludunekin komunikatzeko gaitasuna beharrezko aurre baldintza dela geroko jarraipen egokia egiteko.”
2. Lan merkatuan txertatzeari eta progresioari buruz LHko tituludunen ibilbide akademiko-profesionalen inguruan, beste ikasketa batzuei buruz eta lortutako gaitasunen garrantziari buruzko perzepzioaren inguruko informazioa jasotzea.
3. Ebidentzietan oinarritutako informazioa aztertu eta erabili erabaki instituzionalak hartzeko. Jarraipenak LHko zentroei ahalbidetzen die ikasketa programen impaktoa ulertzeko eta lan merkatuarentzako duen garrantzia ulertzeko.