Mikrosare adimenduna.
Hiri Adimendun (Smart City) kontzeptuak, eredu iraunkorragoetarako eraldaketa-estrategien bultzatzailea denak, garrantzi handia ematen dio energiaren sektoreari, eta energia berriztagarriak dira eraldaketa horren motorra.
Tokiko energia berriztagarrien kopuru gero eta handiagoa baina aldi berean lurraldean sakabanatutakoa erabiltzeko, beharrezkoa da horiek mikrosare izeneko tamaina txikiko sareetan biltzea, modu autonomoan funtziona dezaten autohornikuntzarako, edo banaketa-sare nagusiari lotuta.
Tokiko energia horien ekoizpena eta kontsumoa modu eraginkorragoan egiteko, mikrosareak kudeaketa adimenduneko sistemez hornitzen dira; horrela sortzen da sare adimendun (Smart Grid) terminoa.
Mikrosare adimendunek dakartzaten onurak aztertzen dituen proiektu aitzindari bat iSare da. Bere helburuak dira egungo sare-ereduaren arazoak murriztea eta lurraldean dauden baliabide berriztagarrien aprobetxamendua erraztea.
Tknikak lankidetza-akordio bat sinatu du iSare Aliantzarekin, eta haren bidez bere gain hartzen du mikrosare honen eragiketa eta mantentze-lana. Horrela, gai honetan interesa duten irakasleen eta heziketa-zikloetako ikasleen prestakuntzarako erabil daiteke mikrosarea.
Mikrosare horren kudeaketan lortutako esperientzia unitate didaktikoak sortzeko erabiliko da, ezaguera horiek LHko ikastetxeetara transferitzeko. Horrela, ikastetxeek mikrosare adimendun kontzeptuaren aplikazio praktikoaren berri izango dute iSareren instalazioetako bisitaldian.
Unitare Didaktikoa deskargatzeko
Proiektua hau 2018an bukatu da.