5G teknologiak FPEuskadin integratzea eta hodeia erabiltzea aplikazioen garapena hobetzeko
Proiektu honetan gizartearen digitalizaziorako garrantzi handia duten bi teknologien inguruan lan egingo dugu: komunikazioak eta hodei-konputazioa.
Alde batetik, komunikazio atalean, 5G teknologiari eta bere inguruneari buruzko gogoeta sakon bat egingo dugu. Teknologia berri honi esker, gailu gehiago konektatu ahalko dira, estaldura hobea izango da, datu transferentzia abiadura handituko da eta latentzia txikiagoa izango da. Honi esker, adibidez, ibilgailu autonomoen sorrera iritsi daiteke, beti ere segurtasuna bermatuz. Bestalde, medikuntza arloan, operazio kirurgikoak remotoan eta modu seguruagoan egiteko aukera eskeini ahalko da. Industria munduan ere, abantail handiak egon daitezke produkzioa hobetuz eta etekin handiagoak lortuz. Hortaz, gaur egungo ikuspegia azaldu eta sortzen ari den teknologia berri honi buruzko informazioa zabaltzea izango da helburuetako bat: Dakartzan abantailak, arriskuak, teknologia hau erabiliko duten sektoreei buruzko informazioa… azalduz.
Bestalde, digitalizazio atalean, gure infraestruktura, softwarea, datuak,… hodeira eraman edo ez erabakitzeko, egin beharreko ausnarketa azaldu eta erraztu nahi dugu. Hau da, zein zerbitzu eraman hodeira eta zein zerbitzu lokalean mantendu. Horregatik, hodeian dauden zerbitzu desberdinak azaldu eta zerbitzu bakoitzak ze abantaila eta desabantaila aurkezten dituen azaltzea izango litzaketeke helburuetako bat. Era berean, hodeiaren erabilerak ere goitik behera aldatzen du zerbitzuak eraikitzeko, garatzeko eta zabaltzeko modua. Aplikazioak eraikitzeko modu malgu eta arin horrek enpresa edo startup berriak merkatuan azkar kokatzeko balio du, eta, beraz, gure helburua cloud native teknologien barruan dauden tresnak ezagutzea eta zabaltzea da.
Azkenik, ezagutza honen transferentzia formatu desberdinak erabiltzen dituzten webinar edo kurtsoen bitartez egingo da, baina beti ezagutzaren aplikazio praktikoa bilatzen saiatuz. Transferentzia hau lanbide heziketako informatika, elektronika eta bestelako interesa duten irakasleei zuzendua joango da.
Laburbilduz, hauek dira 2023-2024 ikasturterako proiektuaren helburuak:
Komunikazioak:
Hodeiko konputazioa: