Bioekonomiaren garapenerako baso produktuen ikerkuntza eta berrikuntza

Proiektu honen jabea:Biozientziak eta jasangarritasun arloa

Euskal Autonomia Erkidegoko zuraren sektoreak mailarik handienak erdietsi behar ditu bere produktuen kalitatean, optimizazioan eta transformazioan, zuraren merkatuak dituen eskakizun-maila arauemaileak eta lehiakortasunekoak lortuko baditu. Ildo horretan, begien bistakoa da sektorearen berrikuntza izango dela indar eragilea, alderdi guztietan gainera: teknologikoa, produktuarena, antolakuntzakoa eta prestakuntzakoa.

Zuraren balorazioak, CO2 xurgatzeko ahalmena duen material berriztagarria den aldetik, eraikuntza jasangarrian erabiltzeko aukera eskaintzen du, eta, zuraren industriarako eragile garrantzitsua denez, aukera handiak eskaintzen ditu eraikuntzan eta birgaikuntzan, klima-aldaketari aurre egiten lagunduko duen ekonomia sustatzeko.

Woodnika proiektuak lau lan-esparru jorratzen ditu: zuraren ezaugarritzea, zuraren jasangarritasunari buruzko ikerketa, sektoreari buruzko prestakuntza, eta zura oinarri duten produktu berrien garapena.

Bestalde, ahalegina egin behar da zuraren nolakotasunen balioa nabarmentzeko eta zuraren kultura jendartean sustatzeko. Izan ere, prestakuntza da gizartean zuraren presentzia handiagoa lortzeko tresnarik garrantzitsuena.

Proiektu honek zuraren produkzioaren hobekuntza, berrikuntza eta optimizazioa, zuraren erabilera eta haren balio-katearen puntu guztien gaineko prestakuntza sustatzen ditu, zuraren industria epe ertain eta luzean hobetzen laguntzeko.
Zurari buruz dagoen jakintza eta ondarea egundokoa da, belaunaldiz belaunaldi metatua eta esperientzian oinarritua; garai batean ezin hobeto ezagutzen zituzten baso-espezieak, zur-zuntzen kalitatea eta erabilgarritasuna, zuhaitza zein sasoitan bota behar zen, lehortzeko garaia eta teknikak, naturak emandako balio horri etekin eta onurarik handiena ateratzeko.

Gure gizartean erabat hedatu dira material sintetikoak, eta arraroa egiten zaigu garai batean izan zuten basoarekiko eta zurarekiko mendekotasun hori. Zuraren tradizioa ikertzea, berritzea eta berreskuratzea dugu helburu, baliabideak eta teknologiak gaur egun ditugunekin konbinatuta.
Horiek horrela, zuraren industria epe ertain eta luzean hobetzeko lan egiten dugu, zuraren erabilerari eta produkzioari buruzko prestakuntzan hasi eta haren balio-katearen puntu guztiak landu arte.

Proiektuan egindako ekintzak:

  • Egituretako erabilgarria den tokiko zura espezieen karakterizazio proiektua. Txostena
  • Egurraren mozketa garaiak bere iraunkortasunean duen eragina. Txostena
  • Laser-teknologien aplikazioa eta egur-produktuak inprimatzea. Egurrez egindako produktu berrien garapena.

 

Biomasa

Baso kudeaketa

Egurra iraganean

Berrikuntza + Egurra

Kaiku

Baso kudeaketa

Haritzezko barriken fabrikazioa

Zurra eta ilargi faseen arte harremana

Zuraren karakterizazioa

                     Mendiko Lanak

                     Laborategiko lanak

                     Zerrategiko lanak

 

Proiektu honi lotutako albisteak: