Aireko eta uretako droneak ikasgeletan erabiltzeko baliabideak sortzen
Droneak Lanbide Heziketan Txertatzea izeneko espezializazio-proiektua elkarrekin garatzen ari gara CIFP Bidasoa LHII, CIFP Don Bosco LHII, IES Blas de Lezo Pasaiako Itsas Arrantza BHI eta Tknika.
Azken urteetan droneen arloan lan handia egin da LH sisteman, aplikazio praktikoen garapenean zentratuta nagusiki. Proiektu honen helburua lan horri jarraipena ematea da; baina nagusiki droneak eta euren aplikazioak ikasgeletan praktikoki erabil daitezen bitartekoak sortuz.
Horretarako, aireko eta uretako droneekin dihardugu lanean, sentsore eta ekipamendu ezberdinak baliatuz eta irakasleek irasleekin erabiltzeko lan-tresnak sortuz.