Boosting European Exchange on Higher VET and Employer Involvement in Education Structures
Boosting European Exchange on Higher VET and Employer Involvement in Education Structures
BEEHIVES proiektuaren xedea da Europan goi-mailako lanbide-heziketaren arloko trukea sustatzea eta enpresek hezkuntza-egituretan parte har dezaten sustatzea.
Europar Batasunean goi-mailako hezkuntza modernizatzeko eta berritzeko agendaren funtsezko helburuetako bat da goi-mailako hezkuntzak argiago erantzutea lan-merkatuaren eskakizunei. Berriki egin diren azterketa batzuek goi-mailako lanbide-heziketaren betebehar estrategikoa nabarmendu dute, enpleguarekin lotzen diren goi-mailako konpetentziez hornitzeko eta graduazioaren ondoren enplegu-tasak hobetzeko oinarri adierazgarria den aldetik.
BEEHIVES Europako proiektua osatzen dugun zazpi bazkideok Europako lanbide-heziketaren arloan lan egiten dugu, eta uste dugu Europako Goi-mailako Heziketa Esparrua oso lagungarria izan dela Europan goi-mailako heziketa harmonizatzeko. Haatik, gure iritziz goi-mailako lanbide-heziketa:
BEEHIVES taldeko erakundeek esperientzia handia dugu alor horretan, eta lotura adierazgarriak eta handiak ditugu enpresekin eta enpresa-elkarteekin. Hori dela eta, uste dugu goi-mailako lanbide-heziketa indartuko duten zeharkako konpetentziak eta praktikak garatuko ditugula eta hezkuntza- eta prestakuntza-munduaren eta lan-munduaren arteko elkarlana hobetuko dugula.