Ekintzailetasuna - Ekingune, Elektrizitatea eta elektronika, Energia eta Ura, Fabrikazio mekanikoa, Garraioa eta ibilgailuen mantentze lanak

Ikasturtea:
2023-2024

Teknologikoki berritzaileak diren bi alderdi uztartzen dituen proiektua da. Batetik, ibilgailu elektrikoek muntatzen dituzten sistema berriak landuko dira, eta, bestetik, errealitate birtualean baliabideak sortuko dira. Bata zein bestea Lanbide Heziketako eskoletan edukiak azaltzeko erabiliko dira etorkizunean.

Horretarako, aurreko urteetako proiektuetan eskuratutako baliabideak eta jakituria izango ditugu erabilgarri.

Ibilgailu elektrikoarekin lotutako baliabideei dagokienez, tailerreko ekipamendua eta praktikak egiteko ibilgailu elektrikoak ditugu. NAUTILUS enpresaren laguntzarekin, praktika hauek ERREALITATE BIRTUALEAN sortzeko aukera izango dugu. Material hori, baliabide fisikorik ez duten edo beste ibilgailu elektriko marka edo modeloetan praktikatu  nahi duten eskolei aukera emango die.