Ikasturtea:
2019-2020, 2020-2021
Partaideak:
IES NAUTICO PESQUERO DE PASAIA BLAS DE LEZO BHI
Proiektuaren egoera:
Amaituta, barreiatze- eta transferentzia-fasean.
Proiektuko bloga:
https://www.ortze-cv.com/es/
Proiektuko materialak:
https://tknika.github.io/ortze/index.htm
Harremanetarako kontaktua:
Mikel Arrieta
marrieta@pasaiaeskola.net
Argazki galeria
Euskal Herrian eraiki den lehen ontzi ELEKTRIKOA prest dago Kantauri itsasoan nabigatzeko.
ORTZE-CV deritzon I+G arloko proiektuak kostaldeko itsasontzien isurpenak murrizten lagun dezaketen energia-eraginkortasun handiko soluzio berritzaileak garatzea du helburu. Ekimena Ingeteam buru duen euskal partzuergo batek bultzatu du, ontzigintza arloko enpresen, ikerketa-zentroen, unibertsitateen eta Lanbide Heziketa ikastetxeen parte-hartzeaz. 2016an hasitako proiektu honen emaitza bateria elektrikoak eta diesel sorkuntza uztartzen dituen sistema hibridoa da, potentzia handiko itsasontzietan instala daitekeena. Estatuan aitzindaria den teknologia honi esker, itsasontziek kostaldean lan egin ahal izango dute gas kutsatzaileak edo zaratak eragin gabe.
Teknologia hau Pasaiako Itsas Arrantza BHIak operatutako Ortze eskola-ontzian instalatu da eta jada nabigatzeko prest dago. Horrela, Euskadin diseinatu, garatu eta operatutako lehen ontzi elektrikoa izango da, estatuan parekorik ez duen teknologiaz hornitutakoa. Ontzia erreferente bihurtu eta itsas-garraio eraginkor eta iraunkorragoaren aldeko prestakuntzan nahiz ikerketan aurrera egiten laguntzea da xedea. “Ezagutza gehitzea da partzuergoaren helburua, ez bakarrik ontzi elektrikoei buruzkoa, baita horrelako ontziak operatzeko behar den ekosistema osoari buruzkoa ere”, ziurtatu du Juanjo Varelak, “izan ere, proiektua eskola-ontzi batean garatzeak itsas sektoreari bermatzen dio etorkizun hurbilean Euskadin profil espezializatuak izateko aukera”.
Hauexek dira ORTZE-CV partzuergoko kideak: Ingeteam Taldea, SKV Group, Ormazabal, Lasa Naval, Euskal Herriko Itsas Foroa, UPV-EHU Bilboko Ingeniaritza Eskolaren bitartez, Mondragon Unibertsitatea, Azti-Tecnalia eta Pasaiako Itsas Arrantza BHIak. Proiektua I+G arloko Hazitek 2017 programa estrategikoari atxikita dago eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta FEDER 2014-2020ko Euskadiko Programa Operatiboak kofinantzatu dute.
BERRIAK: