Ikasturtea:
2019-2020
Partaideak:
CIFP TOLOSALDEA LHII
CIFP USURBIL LHII
CIFP ARETXABALETA LANBIDE ESKOLA LHII
Proiektuko materialak:
https://drive.google.com/drive/folders/1owUVk73yIK40NoqkGxr7vxIZrA3fxcpd
Harremanetarako kontaktua:
Mikel Arregi
marregi@tolosaldea.com
Argazki galeria
Tolosaldea LHII ikastetxean Banakako Mugikortasunerako Ibilgailu elektrikoak garraiobide gisa erabiliaz, ibilgailu jasangarrien bideragarritasuna hedatzea.
Esperintzia honetan gure ikastetxeak Banakako Mugikortasunerako Ibilgailuak jartzen ditu bertako langileen eskura (5 patinete eta 10 bizikleta elektriko) , helburua etxetik ikastetxerako bidea autoa alde batera utzi eta hauetako ibilgailurenbatekin egitea delarik, horrela ingurugiroaren deskarbonizazioan lagunduz. Ikastetxean eguzkindar fotoboltaikoz elikaturik egongo den ibilgailuen karga gunean energía garbiaz ibilgailua kargatzeko konpromezua hartuko du erabiltzaile bakoitzak. Karga gune hau Usurbilgo Lanbide Eskolarekin batera garatu da eta auto elektrikoentzako karga sistema ere izango du.
Proiektuaren barruan Aretxabaleta Lanbide Eskola, Etnnic enpresaren kolaborazioarekin atzitzaile fotoboltaikoak dituen triziklo elektriko baten diseinua lantzen ari da. Helburua hirietan barrena merkantzia arinak garraiatzeko ibilgailu jasangarri bat garatzea da Azken Milla kontzeptuaren inguruan.