Ikasturtea:
2026-2027
Partaideak:
CPIFP OTEITZA POLITEKNIKOA LHIPI
CPIFP CEBANC LHIPI
CIFP MEKA LHII
GIDARI proiektuak Lanbide Heziketan gidatze autonomoko ibilgailu baten garapena bultzatu nahi du, Euskelec kart-ak azpiegitura fisiko gisa eta CARLA softwarea simulazio-ingurune gisa erabiliz.
Proiektua bi lan-ildo independentetan egituratzen da. Lehenengoan, CARLA eta OpenPilot erabiliz Euskal Herriko kaleetan oinarritutako ingurune birtuala sortuko da, periferia fisiko errealekin integratua, eta gidari gizatiarren datuekin adimen artifizialeko eredua entrenatuko da, gero zirkuitu eta ibilgailu desberdinetan baliozkotzeko.
Bigarrenean, kart-aren norabide-bolantearen kontrol elektrikoa eta CAN bus bidezko motore elektrikoen kontrola aztertuko dira, proiektuak simulaziotik errealitaterako trantsizio progresiboa izan dezan.