Ikasturtea:
2021-2022
Partaideak:
ERAIKEN CIFP CONSTRUCCIÓN LHII
CIFP TOLOSALDEA LHII
Ikerketa bat egin nahi da datu monitorizatuekin, energia berriztagarrien hibridazioaren bidez UBSren sorreraren alternatibarik onena bilatzeko; hainbat teknologia alderatuko dira (eguzki-teknologia termikoa, fotovoltaikoa eta bero-ponpa), Euskadiko ingurune klimatikoetan duten portaera neurtuz eraikinetako ur bero sanitarioa ekoizteko. Konparazioa egiteko, alternatiba desberdinen portaera eta eraginkortasun energetikoa baloratuko dira; horretarako, IOT eta IOM aplikazioen bidez, sistemen energia-ekoizpen eta -kontsumoak monitorizatuko dira, bai eta horien fluktuazioa ere, klima-eremu bakoitzean jasotako ingurumen-aldagaietan oinarrituta.