Elektrizitatea eta elektronika, Informatika eta komunikazioak
Ikasturtea:
2026-2027
Partaideak:
CIFP ARMERIA ESKOLA LHII
CIFP UNI EIBAR ERMUA LHII
EIBAR Learning Factoryren digitalizazioan eta konektibitatean egindako aurrerapenetatik abiatuta, fabrikazio-prozesuen auto-optimizaziorako urrats berri bat emango da.
Adimen artifiziala, Machine Learning eta datuen analitika aurreratua integratuz, fabrikazio-prozesuetan sortutako datuak erabaki adimendunak hartzeko erabiliko dira. Horrela, sistemak prozesuen portaera aztertzeko, hobekuntza-aukerak identifikatzeko eta ekoizpen-parametroak modu autonomo eta kontrolatuan egokitzeko gaitasuna garatuko du, etengabeko optimizaziorantz aurrera eginez.