Elektrizitatea eta elektronika, Informatika eta komunikazioak

Ikasturtea:
2025-2026

Partaideak:
CIFP ARMERIA ESKOLA LHII
CIFP LAUDIOALDE LHII
CIFP BARAKALDO LHII

DistAMR proiektuak ikastetxe desberdinetan dauden AMR robotak koordinatzeko eta kudeatzeko sistema modular eta adimentsu bat garatzea du helburu. Sistema horrek teknologia irekiak eta estandar industrialak erabiliko ditu, hala nola MQTT, Node-RED eta VDA5050, marken arteko interoperabilitatea ahalbidetzeko. DistAMR-ek robotak lokalki kontrolatzeko, ikuspegi bateratua eskaintzeko eta esperientzia beste ikastetxeetara transferitzeko aukera emango du, baliabide eta dokumentazio irekiak erabiliz.