Informatika eta komunikazioak, Jarduera fisikoak eta Kirola, Osasungintza
Biozientziak, Osasuna

Ikasturtea:
2026-2027

Partaideak:
CPIFP TOLOSAKO INMAKULADA LHIPI
CIFP TOLOSALDEA LHII
CPES SAN LUIS BHIP

BIZIADIN+ proiektuaren helburua desgaitasun intelektuala, autismoa eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen zahartze goiztiarra detektatzeko eta prebenitzeko tresna digital integratu bat garatzea da. Bost dimentsiotako adierazleen bidez (fisikoa, kognitiboa, emozionala, soziala eta ingurumenekoa), arriskuak garaiz identifikatu eta esku-hartze pertsonalizatuak sustatu nahi dira. Horrez gain, sektore soziosanitarioaren eta Lanbide Heziketaren arteko lankidetza, berrikuntza aplikatua eta ezagutzaren transferentzia indartzea du helburu.