Irudia eta soinua, Nekazaritza

Ikasturtea:
2025-2026

Partaideak:
CIFP FRAISORO ESKOLA LHII
CPIFP Harrobia LHIPI

Argazki galeria

Baso kudeaketako estrategia ezberdinak probatzeko eta erabakiak aztertzeko baso gela bat eta honi lotutako aplikazioa sortuko diraa. Horretarako Europa mailan basogintzaren irakaspenean erabiltzen den tablet aplikazio standarraren (i+trainer) nondik norakoak aztertuko dira. Esperientzia borobiltzeko basoak eta bere aldaketen ondorioak modu errealistago batean bistaratzeko VR aplikazio bat garatuko da. I+trainer aplikazioak ematen duen baso bistaratze datuaz baliatuz eta hau hobetuz. Basoan kokatuta, simuladorearen laguntzaz, utzi eta erauzi behar diren zuhaitzak aukeratzen dira simuladorean (ingurune naturala fisikoki aldatu gabe) eta erabaki zehatz bakoitzak 20-30 urtetara basoaren balio ekonomiko eta ekosistemikoan izan dezaketen ondorioak mendian bertan eta momentuan aurreikusiz, Bere helburua, ikasleak eta baso kudeaketan diharduten agente ezberdinak ekoizpen eta bioaniztasunaren kontserbazioa uztartzen dituzten baso kudeaketa estrategia jasangarrietan (baso egitura heterogeneo eta estaldura jarraieko basoak) entrenatzea da.