Arte grafikoak, Elikagaien industriak, Merkataritza eta marketina, Nekazaritza

Ikasturtea:
2025-2026

Partaideak:
CIFP CIUDAD JARDIN LHII
CIFP HOSTELERÍA GAMARRA OSTALARITZA LHII
CIFP MENDIZABALA LHII
CIFP ARKAUTE NEKAZARITZA LHII

Ekonomia zirkularraren ikuspegitik, lankidetza-proiektu honek erronka bat planteatzen du: BALIO ERANTSIA DUEN OGI bat garatzea, tokiko baratzeetan hazitako eta baztertutako fruta eta barazkietatik lortutako lehengaiak baliatuta, eta hori komunikatzeko eta merkaturatzeko bide berriak proposatzea. OGIA, GLUTENIK GABEA izango da, eta bere BALIO ERANTSIA JASANGARRITASUN-EZAUGARRIEK zehaztuko dute, hala nola EKONOMIA ZIRKULARRAK, SEGURTASUNAK, OSASUNAK, BERRIKUNTZAK ETA GIZARTE-INPAKTUAK. Lanbide Heziketak, Unibertsitateak, Udalak eta erronkan parte hartzen duten Enpresek modu aktiboan kolaboratuko dute, saren antolatutako lantaldeetan, eta azpimarratzekoa da proiektuan parte hartzen duen ikasle kopuru handia.