Lotura Sistemak

Fabrikazio mekanikoa
Deskargatzeko fitxategia

Proiektu honek piezak lotzearen inguruko zenbait problematikari heldu dio, hain zuzen ere mekanizatu behar diren piezentzat merkatuan eskura daitezkeen era guztietako lotura-sistemei buruzko zenbait problematikari. Mekanizazioa lantzen den moduluetan erabilitako edukiak hobetzeko proposamen berritzailea garatu da, betiere loturari dagokionez. Eta proposamen horrek, ikuspegi pedagogikoaz gain, eduki teknologiko berri eta gaurkoak bilduko ditu.

Zentro eta irakasle kolaboratzaileak

Luis Mariano Ochoa de Eribe (Diocesanas-Gasteiz)

Jon Solatxi (Politeknika ikastegia Txorierri)

Xabier Berridi, Iosu Iribar y Javier Fernández (Fresmak-Arnold)

Koordinatzailea: Unai Ziarsolo (Tknika)

Edukiak:

Materiala arlo desberdinetan banatzen da:
– Atal Teorikoa: piezen lotura egokiak bermatzeko ezagupen teorikoak jasotzen dituen atala da, eduki desberdinak azalduz: lotura egokia bermatzeko irizpideak, lotura indarrak, lotzeko sistema desberdinak, lotura elementu desberdinak eta beraien ezaugarriak eta erabilera.
– Lotura tresnen Kita erabiliz ariketak: Ikasleek piezak zela lotu aztertzeko ariketa praktikoak aurkituko dituzue, Proiektuan diseinatutako Lotura tresnen kita erabiliz zeina hainbat lotura elementuz eta piezez osatua baitago. Kita erabiliz, ikasleek era desberdinetako piezei zenbait mekanizazio operazio burutu beharko dizkiete eta horretarako piezaren lotura sistema diseinatu.
– Gida didaktikoa eta material osagarria.

Norentzat gomendatua edo zuzendua:

Material hau ondorengo zikloetan erabili daiteke:

– Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa

– Fabrikazio mekanikoko diseinua

– Mekanizazioa.

Eskuartean duzun dokumentazioan era askotako pieza eta makinentzako askotariko lotura-sistemen ezaugarriak eta prestazioak aztertu ditu. Material didaktikoaz gain, proiektuaren baitan hainbat lotura-sistemaz eta lotu beharreko hainbat piezaz osatutako tresna-kit bat garatu da, ikasleak, alderdi teorikoak ezagutzeaz gain, tresna horiek erabil ditzan, lotura-sistema horien nondik norakoak ulertu eta ikasteko.

Sistemas de amarre3