(M.E.S. system) Produkzioaren kudeaketa automatizatua

Elektrizitatea eta Elektronika
Deskargatzeko fitxategia

Hau izan da proiektuaren helburu nagusia: Heziketa-zikloen barnean produkzioaren kudeaketa automatizatua txertatzea; hain zuzen ere, ezarritako formatuan unitate didaktiko jakin batzuk garatzea, heziketa-ziklo horietako moduluekin zerikusia duen zenbait esparru aztertzeko. Unitate didaktiko horien edukiak HAS-200 zelulan edo antzeko beste batean aplikatzera bideratuko dira.

Zentro eta irakasle kolaboratzaileak

Xabier Iriarte – Easo

Fernando Arteaga – Emilio Campuzano

Ion Santa Cruz – Lea Artibai

Alex Losada – Salesianos Deusto

Iñigo Palomo – Goierri eskola

Txelu Pax – Somorrostro

Enpresa kolaboratzaileak

SMC International training

Iraupena

2005 – 2008

Edukiak:

0 UNITATEA Sarrera.
1 UNITATEA Komunikazioak.
2 UNITATEA Datu basea.
3 UNITATEA Programazio estrukturatua.
4 UNITATEA Proiektuak.

Eraskinak:

Power Point aurkezpena, programak, manualak.

Helburu espezifikoak:
– Merkatuaren errealitatea eta arloko joera berritzaileak ezagutzea, baita garatu beharreko eremu berriak ere.
– Lan-taldeak eta lankidetza-sareak osatzea (enpresak, zentroak eta erakundeak).
– Jakintza hori lortzea, teknologia ondo jakitea (prestakuntza, ekipamendua, etab.).
– Ondorioak landu eta egituratzea (aplikazio errealak, txostenak eta materialak zentroetarako transferentzia errazteko).
– Jakintza transferitzea (argitalpenak, ikastaroak, hitzaldiak, etab.).
– Honako jardun-eremu hauek garatu dira:
Industria-komunikazioak
Zenbait komunikazio-bus eta -sarerekin zerikusia duten azterlanak eta jarduerak egingo dira.

Scada
Scada estandar bat HAS zelula batean txertatzeari lotutako jarduerak egingo dira.

PLCen programazio aurreratua
HAS sistemako estazioak kontrolatzeko prozesu txikiak diseinatzeko jarduerak aztertu eta garatuko dira.

MES ezartzea
HAS sisteman egindako produkzioaren kontrola eta kudeaketa automatizaturako MES bat ezartzearekin zerikusia duten jarduerak aztertu eta garatzea.
EDMES programa erabiltzea plangintza eta programazioa egiteko.