CD Deskargatzeko fitxategia

Motore Hibridoak

Motore Hibridoak

Garraioa eta ibilgailuen mantenimendua

Proiektuaren helburua ibilgailu hibridoen teknologia lanbide-heziketan txertatzea izan da. Proposamen berritzailea izan da produktu horren diseinu eta fabrikaziorako, eta zentroen nahiz gaur egun era horretako ibilgailuak konpondu eta mantendu behar dituzten marka anitzeko enpresen prestakuntza-premiei erantzutera bideratuta egon da. Proiektuaren emaitzak, besteak beste, maketa didaktiko baten garapena Alecop-ekin kolaborazioan (ADA 307 maketa didaktikoa), Toyota Prius III ibilgailu hibrido baten didaktifikazioa eta zenbait material didaktikoen prestaketa ikasgelan erabiltzeko izan dira. Ondorengo ataletan material didaktiko horiek eskeintzen dira.

Zentro eta irakasle kolaboratzaileak

Gaizka Lazarobaster –Meka Lanbide Eskola

José Luís Pérez Rivero – IEFPS Don Bosco GLHBI

Joseba Beristain – Aretxabaleta Lanbide Eskola

Koordinatzailea: Miren Canellada (Tknika)

Iraupena

2009 – 2012

Edukiak:

1. Motore Hibridoak. Kontzeptu teorikoak.
2. Motore Hibridoak. Praktikak eta emaitzak.

Norentzat gomendatua edo zuzendua:

Material hau Ibilgailuen elektromekanika eta Automozio zikloko irakasle eta ikasleei zuzendurik dago.

Deskargatu / material hau eskatu

CD

CD

Zuen datuekin dagokion inprimakia bete behar duzu. Adierazi zein den zuen helbidea CD-a bidaltzeko.Eskaera jaso ondoren materiala eskatutako helbidera bidaliko zaizue.
Deskargatzeko fitxategia

Deskargatzeko fitxategia

Zuen datuekin dagokion inprimakia bete behar duzu materiala deskargatu ahal izateko.Datuak bidaltzerakoan materiala deskargatuko da ZIP fitxategi moduan.Fitxategi hau deskonprimitu eta materiala erabiltzeko prest izango duzue.