Pasa den abenduan Easo Politeknikoak elkarbizitza espazioen inguruak aztertzeko adituak elkartu zituen. Bertan, elkarbizitzarako espazioen diseinua gaur egungo gizakion beharrak eta izaera komunitarioa kontuan hartzea eta betirako etxebizitzen eta silver ekonomiarekin lotzen dituen hausnarketa egin zen. Bertan egon ziren partaideak honako hauek izan ziren:
– Donostia Lagunkoitik Eva Salaberria etorri da, bertako koordinadorea.
– Diputazioko Adinberritik Idoia Sanz teknikaria.
– Matia Institutotik Aitor Garcia Lantaron diseinu arkitekto arduraduna.
– Etxearen inguruko zaintza eta arkitektura diseinuaren arteko erlazioa aztertzen duen UPV/EHUko diziplinarteko Zak (www.zak.eus) ikerketa-taldetik Beatriz Moral antropologoa eta Alex Mitxelena arkitektoa.
– Easoko Elektrizitate-Elektronika, Osasungintza eta Zurgintza alorreko irakasleak eta Lasarteko Eagi eraikuntzako irakasleak.
Jardunaldi hau, EASO politeknikoa eta EAGI LH eskolek aurrera daramaten Tknikako Biozientziak eta jasangarritasuna espezializazio arloan barneratuta dago.
Jarraian, bideoa ikusgai izateko esteka dago