Lurreko Telebista Digitala

Elektrizitatea eta Elektronika
Deskargatzeko fitxategia

Lurreko telebista analogikoa desagertu eta haren ordez digitala ezarriko zutela iragarri zela kontuan izanik, teknologia horretan eguneratzeko premia ikusi genuen. Lurreko telebista irudia hedatzeko teknologiarik zaharrena den arren, kanal horien digitalizazioa izugarrizko iraultza izan da. Eskaintza-ahalmen lau aldiz handiagoa du, irudiaren kalitate hobea, zerbitzu berriak eskaintzen ditu, eta, unibertsala denez, orain arte teknologikoki ondoen prestatuta zeudenek baino izaten ez zituzten informazio-baliabideak eskuratzeko aukera errazten du eta interaktibo bihurtzen du.

Zontro eta irakasle kolaboratzaileak

Hona hemen proiektu honetan parte hartu zuten zentro eta irakasle laguntzaileak:

IEFPS Ategorri-Tartanga – Adolfo Gil Sanchez

IEFPS Nicolas Larburu GLHBI – Emilio Jesús Cartón Rojo

IEFPS San Jorge – Agustín Campos Trujillo

IEFPS Bidasoa – Enrique Villafranca Cabezón

Kolaborazio enpresariala

Honako enpresa hauen lankidetza eta laguntza ere izan genituen:

  • Xpertia
  • Vicomtech

Iraupena

2005-06 eta 2007-08

Aktibitateak:
1. LTDeko emisio katearen aurkezpen teorikoa.
2. MPEG Encoderraren bidezko bideo kodeketa.
3. VISUALmpeg erabiliz bideo seinalearen aztertzea.
4. LabMu aplikazioa erabiliz TBko multiplex digitala sortu eta analizatze.

 

Errekurtsoak
• LabMu urruneko laborategira sarbidea.
• Visual-MPEG
• MPEG-Encoder (Demo)

 

LTDa Telekomunikazio eta Informatika Sistemen zikloko Irrati eta Telebista Sistemen moduluko ibilbide didaktikoaren barnean nola kokatzen den zehazten saiatu ginen, irakasleei ekipamenduak eskuratzeari buruzko orientabideak eman eta teknologia hori ikasgelara eramateko behar diren material didaktikoak sortzearren.