OT inguruneetan, gailuen urruneko kudeaketarako tresna eta estrategiak landuko dira, modu praktiko batean.

Iraupena: 16.0 ordu
Lekua: TKNIKA - Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa),
Edukiera: 20 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 4.00 27-05-2025 09:30 – 13:30 Presentziala
2 4.00 27-05-2025 14:30 – 18:30 Presentziala
3 4.00 28-05-2025 09:30 – 13:30 Presentziala
4 4.00 28-05-2025 14:30 – 18:30 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0.00

Irakaslea: Edorta Echave.

Konpetentziak

Prestakuntza honekin ondoko gaitasunak lortuko dira:

  • OT inguruneetako sarbideak, segurtasunaren ikuspegitik, modu egoki batean egiteko jakintza
  • Sarbide hauek egiteko balio duten tresna ezberdinak zein diren.
  • Sarbide hauek egiteko egon litezkeen estrategia ezberdinak.

 

Edukiak

Alde batetik, Urruneko Sarbideei buruzko kontzeptu, definizio eta azalpenak landuko dira. Honek prestakuntzaren alderdi teorikoa lantzeko balioko du, besteak beste, eduki hauek:

1. Urruneko sarbideak, zergatik behar dira?
2. Aplikazioak eszenarioen arabera.
3. Arazoak, irtenbideak eta mugak.
4. Erabilitako teknologiak, softwarea eta hardwarea.
5. Komunikazioen segurtasuna bermatzeko neurriak.
6. Arkitekturak.

 

Alde praktikoari dagokionez, hainbat jarduera-mota planteatuko dira, eta ikasleek irakasleak planteatutako erronkei, ariketei eta galderei egin beharko diete aurre. Horretarako, fabrikatzaile hauen ekipamendua erabiliko da:

1. SIEMENS.
2. FORTINET.
3. eWon.
4. Phoenix Contact.

Metodologia

Prestakuntza hau ikuspegi teoriko-praktiko batean oinarrituko da.

Partehartzaileek Tknikara bertaratu beharko dute eta norberak bere eramangarria ekarri beharko du.

 

Eramangarrian, aurretik 2 software instalatu beharko dira, edo OVA bat exekutatzeko aukera izan behar dute.

Ebaluazioa

Ikastaroa gainditzeko bete beharrekoak:

  • Bi saio presentzialetan partehartzea (Orduen %80)
  • Ebaluazio inkesta betetzea.

 

Baldintzak

Sare kudeaketa ezagutza basikoa.

Automatizazio ezagutza basikoa.

Hautaketa irizpideak

Inor
kanpoan ez uzten saiatuko gara, baina izen-emate kopurua eskainitako
plaza kopurua baino handiagoa bada, honako irizpide hauen arabera egingo
da hautaketa:

  • Espezializazio-zikloetako irakasleak: Mantentze-lan Industrialen Digitalizazioa, Zibersegurtasuna OT, Zibersegurtasuna IT
  • Gradu hauetako irakasleak: Mekatronika Industriala, Automatizazioa eta Robotika, Sistema elektroteknikoak eta automatikoak.
  • Ikastetxe bakoitzeko gehienez lagun batek parte hartzea lehenetsiko da
  • Izena emateko ordena

 

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.