Formakuntza honetan sare segmentazioa nola landu eta seguratasun perimetralerako hastapenak landuko dira modu praktiko batean.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 5.00 | 01-06-2022 | 09:00 – 14:00 | Presentziala |
| 2 | 5.00 | 06-06-2022 | 09:00 – 14:00 | Presentziala |
| 3 | 5.00 | 08-06-2022 | 09:00 – 14:00 | Presentziala |
| Ordu ez Presentzialak: 0.00 |
Konpetentziak
Sare ezagutza orokorrak.
Segurtasun ezagutza orokorrak.
Edukiak
- Sareko segurtasunari buruzko sarrera.
- Kontzeptuak, definizioak eta helburuak.
- Erabilitako teknologiak, tokikoak eta urrunekoak.
- Komunikazioen eta datu eta industria-sareen ezaugarriak.
- Monitorizazioa.
- Eszenario eta arkitekturak.
- Praktikak Fortinet markako NGFWarekin.
Metodologia
Lehenengo jardunaldian, sare baten bereizte eta segmentazio estrategiak ezarri, ulertu eta testuinguruan kokatu ahal izateko kontzeptuak eta terminoak azalduko dira. Horretarako, besteak beste, bulego, instalazio eta automatizazio-zelula mailako inguruneak identifikatuko dira, estandarrei eta jokabide egokiei erreferentzia eginez, hala nola ISA/IEC 61443, NIST Framework, NIST 800-r2.
Atal honetan alderdi hauek landuko dira:
1. Inguruneen irismena.
2. Topologiak.
3. Arkitekturak.
4. Mugak.
5. Suebakiaren eragiketa-moduak.
6. Latentzia-baldintzak, Jitter eta determinismoa.
7. Ohiko datu-sareekiko desberdintasunak.
Oinarriak finkatu ondoren, hainbat ariketa egingo dira Fortinet fabrikatzailearen ekipoetan. Ariketa horietan, ikasle bakoitzak suebaki-ekipo bat izango du, hainbat jarduera egiteko.
Hona hemen jarduera horietako batzuk:
1. Objektuen konfigurazioa.
2. Arauen konfigurazioa.
3. PLC eta/edo RTU ekipo birtual baten aurkako erasoaren simulazioa.
4. Deep Packet Inspection (7. geruza) eta antzeko teknikak aplikatzea protokolo industrialetan, IDS/IPS, AV, etab.
5. VPN konfigurazioa.
Ebaluazioa
Ez da ebaluaketarik izango.
Baldintzak
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea.
Parte-hartzaile bakoitzak bere eramangarria ekarri beharko du ariketak egiteko.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
- Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.
- Izen-emate ordena kontuan izango da.
Izen-emate datak eta informazioa
Izena emateko epea: 2022ko maiatzaren 24a.
• Ebazpena: 2022ko maiatzaren 25a. Izena eman dutenei posta elektronikoz jakinaraziko zaie prestakuntza onartu edo baztertu dela.
• Onartu duen pertsonak online matrikula osatu beharko du. (Posta elektronikoz bidaliko den estekan sartuz eta eskatutako datu guztiak betez)
Eman izena ikastaro honetan