Kontzientziazio kanpainak nola egituratu eta martxan jarri azalduko da, modu praktiko eta partehartzailean. Phising eta Vishing amarru motak landuko dira bereziki eta eraso hauen aurrean babesteko moduak.

Iraupena: 15.0 ordu
Lekua: TKNIKA - Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa),
Edukiera: 50 pertsonak
Hizkuntza Euskara
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 4.00 12-06-2024 09:30 – 13:30 Presentziala
2 4.00 14-06-2024 09:30 – 13:30 Presentziala
3 4.00 17-06-2024 09:30 – 13:30 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 3.00

Konpetentziak

Prestakuntza honen bidez, honako gaitasunak lortuko dira:

  • Kontzientziazio kanpainen metodologia ezagutzea
  • Ohiko erasoak identifikatzea
  • Eraso amarruak sortzeko beharrezko teknologiak ezagutzea
  • Eraso mota hauetaz babesteko gomendioak ezagutzea

Edukiak

Honelako erasoek jarraitzen duten metodologia aztertu.

Erasoak martxan jartzeko baliabide teknikoak azaldu.

Tknikan egindako ekimenen azalpena.

Babeserako gomendioak.

 

Metodologia

Ikastaroa hiru saio presentzialetan banatuta dago. Guztiak Tknikan egingo dira. Ikasleek beraien PC-ak ekarri beharko dituzte ariketak jarraitu eta egin ahal izateko.

Saio bakoitzaren garapenean, azaldutako ezagutzak finkatzeko helburuarekin, galdetegi edo ariketa batzuk osatu beharko dira banaka.

Ebaluazioa

Saio bakoitzean, ikasleek lantzen ari diren gaiarekin zerikusia duen ariketa edo galdera-sortaren bat ebatzi beharko dute. Planteatutako ariketa horiek ebaztea nahitaezkoa izango da ikastaroa behar bezala osatzeko.

Prestakuntzaren %90era joatea/parte hartzea/egitea nahitaezkoa da ziurtagiria lortzeko.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean Informatika eta komunikazio familiako irakaslea izatea.
  • Kontzientziazio kanpainei buruzko jakinmina izatea.

Hautaketa irizpideak

Inor kanpoan ez uzten saiatuko gara, baina izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, honako irizpide hauen arabera egingo da hautaketa:

  • Informatika eta komunikazioak familiako irakasleek lehentasuna izango dute
  • Ikastetxe bakoitzeko gehienez lagun batek parte hartzea lehenetsiko da
  • Izena emateko ordena

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.