Tailer Online honek honako helburua du: Informazio (IT) eta Eragiketa (OT) inguruneen arteko elkar komunikatzearen ondorioz sortutako arrisku teknologikoak murriztuko dituen arkitektura segurua diseinatzeko egin behar diren urratsak deskribatzea. Horretarako, Laudioalde Lanbide Eskola zentruko instalazioak, transformazio digitaleko (Industria 4.0) prozesu batean dagoen fabrika gisa aztertuko da. Prozesu horren ondorioz, gaur egun dauden ekipo, osagai eta sistemen esposizio-maila handituko da, prebentziozko mantentze-lanak, OEE koefizientearen hobekuntza, kontsumo elektrikoen kontrola, beste fabrikazio-agindu batzuk bistaratzea eta abar egiteko. Esposizio horren segurtasun arriskuak nola minimizatu azalduko da. Hemen jasotako proposamen guztiak, eta baita metodologia bera ere, erreferentziazko estandarretan eta gida nagusietan oinarrituak daude, hala nola ISA/IEC 62443, NIST 800-82 2, NIST Framework, fabrikatzaileen gomendioak, besteak beste.

Iraupena: 2.0 ordu
Lekua: Online
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 2.00 18-04-2024 09:30 – 11:30 Online
Ordu ez Presentzialak: 0.00

Konpetentziak

Interesa duen edonori irekia

Edukiak

Laudioalde Lanbide Eskola ikastetxe seguru bihurtzeko kasu praktikoari buruzko azalpen teorikoa egingo da. Honako urrats hauek emango dira:

 

  • Egungo arkitekturaren deskribapena
  • Diseinu-proposamena (fisikoa, logikoa eta segurtasunekoa)
  • Ekintza-planaren proposamena

 

Denbora tarte bat gordeko da parte-hartzaileek galderak egin ahal ditzaten.

 

 

 

Metodologia

Prozesuaren azalpen teorikoa

Ebaluazioa

Ez da egingo

Baldintzak

Interesa duen edonori irekia

Hautaketa irizpideak

Interesa duen edonori irekia

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.