RobotStudio ikastaroa Fabrikazio Mekanikoa, Soldadura eta Galdaragintza/Metal-eraikuntzak espezialitateetako Lanbide Heziketako irakasleei zuzenduta dago, eta soldadura robotizatuko aplikazioen simulaziora eta programaziora bideratutako ikuspegi batez ere praktikoa du. Online 6 jardunalditan, parte-hartzaileek lan-estazioak sortzen eta konfiguratzen ikasiko dute, CAD geometriak inportatzen, tresnak eta erreferentzia-sistemak konfiguratzen, eta soldadura-ibilbideak programatzen, ABBren robotStudio erabiliz. Bereziki landuko dira ibilbideak sortzea eta editatzea, soldadura-erremintak orientatzea, mugimenduak optimizatzea eta prozesu robotizatuen simulazio osoa egitea. Ikastaroan, gainera, IRC5 kontrolagailu birtualak sortu eta sinkronizatuko dira, mugimenduei eta ibilbideei aplikatutako RAPID programaziorako sarrera praktikoa egingo da, eta simulazioak baliozkotuko dira. Metodologiak fabrikazio eta soldadura robotizatuaren kasu errealetan oinarritutako azalpen gidatuak eta ariketa praktikoak konbinatzen ditu.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 2.50 | 09-06-2026 | 09:00 – 11:30 | Online |
| 2 | 2.50 | 10-06-2026 | 09:00 – 11:30 | Online |
| 3 | 2.50 | 11-06-2026 | 09:00 – 11:30 | Online |
| 4 | 2.50 | 16-06-2026 | 09:00 – 11:30 | Online |
| 5 | 2.50 | 17-06-2026 | 09:00 – 11:30 | Online |
| 6 | 2.50 | 18-06-2026 | 09:00 – 11:30 | Online |
| Ordu ez Presentzialak: 15.00 |
Konpetentziak
Offline robot programazio erreminta batek irakaskuntza-prozesuan eskaintzen dituen aukerak eta haren aplikazioak fabrikazio eta soldadura arloetan ezagutzea.
RobotStudio ingurunea erabiliz sistema robotizatu bat sortu, simulatu eta programatzeko gai izatea, ibilbideak diseinatuz eta balioztatuz.
Edukiak
1 Lan-fluxuaren sekuentzia lan-estazioekin
-
Lan-estazioa sortu
-
Robota/k inportatu
-
Erreminta eta tresnak inportatu
-
Piezak lan-estaziora inportatu
-
Kontrolatzaile birtuala sortu
-
Erreminta-datuak sortu
-
Wobjdata sortu
-
Posizioak sortu
-
Ibilbidea sortu
-
RAPIDekin sinkronizatu
2 Elementuak lan-estazioan kokatzea eta orientatzea
-
Eskuz libreko kokatzea
-
Posizio menua
-
Posizioen orientazioa
-
Mugimendu zirkularraren programazioa
-
Puntu menua
3 Ibilbide automatikoak eta edizioa
-
Ibilbide automatikoak sortu
-
Ardatzen konfigurazioa robot posizioeri esleitu
-
Simetriak
-
Alderantzikatu
-
Interpolatu
-
Kolorea hautatu
-
Biratu eta translatu
-
Eremuak murriztu
4 Liburutegiekin lan egitea
-
Liburutegiak kargatu eta gorde
-
Geometriekin lan egitea: geometriak inportatzea eta esportatzea
-
Erreminta bat sortzea
5 Oinarrizko eta munduko koordenatu sistemak kontrolatzailean
-
Munduko koordenatu sistemaren konfigurazioa
-
Koordenatu sistemak estazioan(robot oinarrian edo orokorra)
-
Koordenatu sistemaren konfigurazioa
-
Oinarrizko koordenatua sistemak unitate mekanikoan
-
Posizionatzailearen kokapena estazioan
-
Mugimenduak kanpoko ardatzekin programatzea
-
Mugimenduak posizionatzaileetan programatzea
6 Mekanismo
-
Mekanismo bat sortzea
-
Osagai adimendunak
-
Osagai adimendun bat sortzea
Metodologia
Ikastaroa “online” modalitatean izango da eta zati teoriko zein zati praktikoz osatua egongo da, eta RobotStudio softwarea erabiliko da ibilbide guztian.
Ikastaroan parte hartzen dutenek, RobotStudio softwarea duen urruneko mahaigain baterako sarbidea izango dute. Bi monitore edo bi ordenailu erabiltzea gomendatzen da, aldi berean RobotStudio erabili eta ikastaroa jarraitu ahal izateko.
Ebaluazioa
Ikastaroaren ebaluaketarako ondorengo irizpide hauek jarraituko dira:
• %90-eko asistentzia betetzea.
• Ikastaroan egingo diren ariketak modu egokian lantzea.
Baldintzak
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
Ikastaroa fabrikazio mekaniko familiako irakasleei zuzenduta dago, bereziki robot ingurunetan fabrikazio eta soldaduran interesa duten irakasleei. Robot ingurune eta programazio oinarrizko ezagutza izatea ezinbestekoa da.
Hautaketa irizpideak
Izena eman dutenen kopurua aurreikusitako plazen kopurua baino handiagoa bada, honako irizpideak jarraituz, pertsonen arteko aukeraketa bat burutuko da:
– Izen emate ordena kontuan hartuko da.
– Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partaidetza lehenetsiko da.
Izen-emate datak eta informazioa
Izen-emate azken eguna: 2026ko ekainaren 3a.
Ekainaren 4an izena eman duen pertsona orori, e-mail bidez, formazio jarduera honetan onartua izan den edo ez komunikatuko zaio.
• Onartutako pertsonek matrikula egin beharko dute, on line, e-mail horretan bertan aipatutako estekan sartuz.
• Ez onartutako pertsonak itxarote zerrendan egongo dira eta plaza hutsik egotekotan abisatuko zaie.
Eman izena ikastaro honetan