Ikastaro honetan, sare pribatuen paradigma-aldaketa landuko da: izar-topologiako VPN tradizionaletatik mesh sare deszentralizatuetarako igarotzea. Ikuspegi nabarmen praktiko baten bidez, gainjarritako sare bat (overlay network) nola eraiki aztertzen da, nodoen kokapen fisikoa edo tokiko sare-murrizketak edozein izanda ere puntutik punturako konektagarritasun zifratua bermatuko duena.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| Hautazko laguntza (Dudazone) | 2.00 | 16-06-2026 | 10:00 – 12:00 | Online |
| Hautazko laguntza (Dudazone) | 2.00 | 18-06-2026 | 10:00 – 12:00 | Online |
| Hautazko laguntza (Dudazone) | 2.00 | 23-06-2026 | 10:00 – 12:00 | Online |
| Hautazko laguntza (Dudazone) | 2.00 | 25-06-2026 | 10:00 – 12:00 | Online |
| Ordu ez Presentzialak: 10.00 |
Konpetentziak
Ikastaro honen bidez, honako gaitasunak lortuko dira:
- Mesh saren eta VPN tradizional baten arteko aldeak ulertzea
- Azpiegitura autokudeatu bat instalatzea eta konfiguratzea
- Gailuak, erabiltzaileak eta taldeak kudeatzea
- Sarbideak ACL bidez kudeatzea
- LANetako eta hodeiko (Cloud) lehendik dauden azpiegitura fisiko eta birtualak mesh sarera konektatzea
- Tunelatutako zerbitzuak argitaratzea
Edukiak
Hona hemen ikastaroaren edukiak:
- Mesh sareen oinarriak eta arkitektura
- Instalazioa eta konfigurazioa (Self-Hosting)
- Peer-en, erabiltzaileen eta taldeen kudeaketa (IDPrik gabe)
- Sarbide-kontrola eta mikrosegmentazioa
Metodologia
Ikastaroa modu asinkronoan eskaintzen da, eta bideoak, aurkezpenak nahiz ariketak Tknikako Moodleren bidez egongo dira eskuragarri. Ikastaroa bi astez egongo da zabalik eta ikasleek, beren erritmoan, bideo teorikoak ikusi eta horietan erakusten dena beren lan-eremuan erreplikatu beharko dute. Nolanahi ere, astearte eta ostegunero bi orduko tutoretza eskainiko da (10:00etatik 12:00etara) zalantzak edo arazoak argitzeko.
Ikastaroan parte hartzeko, ikasleek ez dute ordenagailuan inolako softwarerik instalatu beharko, Tknikan dagoen IsardVDI plataforma erabiliko baita. Aldi berean, ikastel bakoitzak, zerbitzuaren frogetako hedapena egin ahal izateko, Hetzner-en IP publiko bat duen zerbitzari bat izango du eskuragarri. Hala ere, mesh sarea ondo dabilela egiaztatzeko, ikasle bakoitzaren ordenagailu edo smartphone bakoitzean Netbird-en bezeroa instalatzea gomendatuko da.
Ebaluazioa
Bideo teorikoak ikustea eta proposatutako ariketak erreplikatzea derrigorrezkoa da ikastaroa modu egokian osatzeko. Beraz, proposatutako orduen %90ean parte hartzea ezinbestekoa da ziurtagiria lortzeko.
Baldintzak
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean informatika eta komunikazioak familiako irakasle izatea.
Era berean, honako aurre-ezagutzak izatea beharrezkoa da ere:
- Linux terminala (bash)
- Sareen inguruko oinarrizko ezagutza (IP publiko eta pribatuak, portuak, DNS…)
Azkenik, interneteko konexio egonkor bat izatea eta, ahal bada, bideoak erosoago jarraitzeko bi monitore edukitzea garrantzitsua izango da ere.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, honako irizpide hauen arabera egingo da hautaketa:
- Informatika eta komunikazioak familiako irakasleek lehentasuna izango dute
- Ahalik eta ikastetxe gehienek parte hartzea lehenetsiko da
- Izena emateko ordena
Izen-emate datak eta informazioa
Izena emateko azken eguna: 2026ko ekainak 7
Ekainaren 9an izena eman duen pertsona orori, e-mail bidez, formazio jarduera honetan onartua izan den edo ez komunikatuko zaio.
Eman izena ikastaro honetan