Aurreko 2015/16 kurtsoan, Tolsaldea LHIIk eta Armeria LHIIk hasitako COBOT Zentruko Berrikuntza Proiektuaren transferentzia ekintza bezala eskeintzen den formakuntza.
Iraupena:
5.00 ordu
Lekua:
Tknika. Zamalbide auzoa z/g. 20100 Errenteria.
Edukiera:
12 pertsonak
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 4,50 | 21-06-2017 | 09:00-13:30 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 0,5 |
Konpetentziak
UR3 Elkarlaneko Robotaren oinarrizko instrukzio eta instrukzio garatuak ezagutzea eta erabiltzen ikastea.
Edukiak
- Sarrera:
- Proiektuaren aurkezpena.
- COBOTei sarrera
- Universal Robot robotak
- Polyscope.
- Mugimendu motak.
- Desapilatu / Paletizatu.
- Segurtasuna:
- Sarrerak / Irteerak.
- Planoak.
Jardunaldi honetan ez da parte-hartzailearen ezagutza ebaluaziorik egingo, bertaratzen diren pertsonen asistentzia soilik jasoko da.
Baldintzak
- EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
- Bakoitzak bere portatila ekartzea komeni da, VMWare Player VM12 bertsioarekin eta UR robotaren Polyscope simulatzailea instalatuta. Estekak:
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopurua aurreikusitako plaza kopurua baino handiagoa bada, aukeraketa bat egingo da ondoko irizpideak jarraituz:
- Izen-emate ordena kontuan izango da.
- Zentru bakoitzeko pertsona baten partehartzea priorizatuko da.
- Aurreko kurtsoan formakuntza honetan parte hartu EZ zuten irakasleek lehentasuna izango dute.
OHAR GARRANTZITSUAK:
- Goizeko ikastaro hau, aurreko kurtsoan 2015/16 egindakoaren laburpena izango da, eta bere izaera teoriko-praktikoagatik plaza kopurua mugatua dago. Arratsaldeko UR robotaren komunikazioen inguruan egingo den beste formakuntza berriz, berria eta teorikoa izango da, plaza kopuru handiagorekin.
- Izen-emate azken eguna 2017ko ekainak 18.
- Izena eman duten guztiei, onartuta edo ez onartuta dauden emailez informatuko zaie ekainak 19an.
- Formakuntzan onartuta daudenak matrikula burutzeko azken eguna: ekainak 20.
Eman izena ikastaro honetan

Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.