Prestakuntza ekintza hau  “Euskal Herriko Lanbide Heziketako Udako Ikastaroen II. Edizioaren" barne kokatzen da.

Iraupena: 25.00 ordu
Lekua: TKNIKA Barrio Zamalbide s/n 20100 Renteria
Edukiera: 30 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA ORDUTEGIA MOTA
1 5,00 02-07-2018 09:00-14:00 Presentziala
2 5,00 03-07-2018 09:00-14:00 Presentziala
3 5,00 04-07-2018 09:00-14:00 Presentziala
4 5,00 05-07-2018 09:00-14:00 Presentziala
5 5,00 06-07-2018 09:00-14:00 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0

Konpetentziak

a. Ikastetxeetako estrategiaren definizioan parte hartzea.
b. Prozesuak izateko arrazoiak ulertzea.
c. Estrategiaren helburuak eta zer mailataraino bete diren neurtzeko adierazleak identifikatzea.
d. Prozesu gakoak Lean ikuspegiarekin diseinatzea / berrikustea.
e. Identifikatzea prozesua kudeatzeko zein elementuk eransten duten balioa, eta kudeaketa horretarako sistematika definitzea.
f. ISO 9001:2015 arauaren eskakizun berriei erantzuten duten jarduerak identifikatzea.
g. Talde lanerako tresnak erabiltzea.

Edukiak

 

1. Prozesu bidez kudeatzeko sistema: emaitzak eta eragileak
2. Helburuak eta adierazleak
3. Prozesu bidez kudeatzeko sistematika: IPAE zikloa
4. Ikastetxe bateko prozesu gakoak
5. Prozesuen jarraipena eta hobekuntza
6. ISO 9001:2015 arauaren eskakizun berriak
7. Talde lanerako tresnak

Metodologia

“Funtzionatzen duena partekatzen”.
 “Eginez ikasten” ideian oinarritutako metodologia bidezko ikastaro praktikoa.
 1 eguna: 2018ko uztailaren 2a
· Harrera.
· Ikastaroaren aurkezpena eta dokumentazioa.
· Talde lanaren metodologia. Ikastetxe bateko estrategiaren diseinua eta garapena. Lana, talde txikietan.
 2 eguna: 2018ko uztailaren 3a
· Prozesuen diseinua eta garapena. Kontzeptu teorikoak.
 3 eguna: 2018ko uztailaren 4a
· Prozesu bidez kudeatzeko sistematika. Prozesu bidez lan egiteko tailer espezifikoak. Lana, talde txikietan.
4 eguna: 2018ko uztailaren 5a
· ISO 9001:2015 arauaren eskakizun berriak. Barne auditoretzak. Kontzeptu teorikoak.
5 eguna: 2018ko uztailaren 6a
· Bisita ikastetxe batera*.
· Ondorioak eta itxiera.
· Ziurtagirien banaketa.
* Tknikatik ikastetxera antolatutako autobus batean joango gara. Garraioaren kostea matrikulan sartuta dago.

Ebaluazioa

Ikaslea ebaluatzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
– Parte hartzaileek orduen % 90 (presentzialak edo/eta ez-presentzialak) bete behar dute, gutxienez.
– Parte hartzaileek prestakuntza jarduerako dinamika, ariketa eta praktika guztiak egin behar dituzte.

Baldintzak

Ikastarora matrikulatzen den pertsonak honako irizpideetako bat bete beharko du:
· Lanbide Heziketako irakaslea izatea
· Lanean, ikastaroan aurkezten diren edukien inguruan lan egiten duen persona izatea eta aurrez beharrezkoak diren oinarrizko ezagutzak izatea.
Zuzendaritza taldeetako kideek eta Lanbide Heziketako irakasleek.

Hautaketa irizpideak

– Izen-emateak, eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ikasle hautaketa izen-emate ordena jarraituz egingo da.
– Plaza kopurua honako proportzioak kontutan hartuz banatuko dira:
  •  Beste erkidegoetako LH irakasleak eta enpresako langileak: plazen %80.
  •  EAEko LHko irakaslegoa: plazen %20.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.