Prestakuntza ekintza hau “Euskal Herriko Lanbide Heziketako Udako Ikastaroen II. Edizioaren" barne kokatzen da.
Iraupena:
25.00 ordu
Lekua:
TKNIKA Barrio Zamalbide s/n 20100 Renteria
Edukiera:
30 pertsonak
Hizkuntza
Gaztelania
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 5,00 | 02-07-2018 | 09:00-14:00 | Presentziala |
2 | 5,00 | 03-07-2018 | 09:00-14:00 | Presentziala |
3 | 5,00 | 04-07-2018 | 09:00-14:00 | Presentziala |
4 | 5,00 | 05-07-2018 | 09:00-14:00 | Presentziala |
5 | 5,00 | 06-07-2018 | 09:00-14:00 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 0 |
Konpetentziak
a. Ikastetxeetako estrategiaren definizioan parte hartzea.
b. Prozesuak izateko arrazoiak ulertzea.
c. Estrategiaren helburuak eta zer mailataraino bete diren neurtzeko adierazleak identifikatzea.
d. Prozesu gakoak Lean ikuspegiarekin diseinatzea / berrikustea.
e. Identifikatzea prozesua kudeatzeko zein elementuk eransten duten balioa, eta kudeaketa horretarako sistematika definitzea.
f. ISO 9001:2015 arauaren eskakizun berriei erantzuten duten jarduerak identifikatzea.
g. Talde lanerako tresnak erabiltzea.
Edukiak
1. Prozesu bidez kudeatzeko sistema: emaitzak eta eragileak
2. Helburuak eta adierazleak
3. Prozesu bidez kudeatzeko sistematika: IPAE zikloa
4. Ikastetxe bateko prozesu gakoak
5. Prozesuen jarraipena eta hobekuntza
6. ISO 9001:2015 arauaren eskakizun berriak
7. Talde lanerako tresnak
Metodologia
“Funtzionatzen duena partekatzen”.
“Eginez ikasten” ideian oinarritutako metodologia bidezko ikastaro praktikoa.
1 eguna: 2018ko uztailaren 2a
· Harrera.
· Ikastaroaren aurkezpena eta dokumentazioa.· Talde lanaren metodologia. Ikastetxe bateko estrategiaren diseinua eta garapena. Lana, talde txikietan.
2 eguna: 2018ko uztailaren 3a
· Prozesuen diseinua eta garapena. Kontzeptu teorikoak.
3 eguna: 2018ko uztailaren 4a
· Prozesu bidez kudeatzeko sistematika. Prozesu bidez lan egiteko tailer espezifikoak. Lana, talde txikietan.
4 eguna: 2018ko uztailaren 5a
· ISO 9001:2015 arauaren eskakizun berriak. Barne auditoretzak. Kontzeptu teorikoak.
5 eguna: 2018ko uztailaren 6a
· Bisita ikastetxe batera*.· Ondorioak eta itxiera.· Ziurtagirien banaketa.
* Tknikatik ikastetxera antolatutako autobus batean joango gara. Garraioaren kostea matrikulan sartuta dago.
Ebaluazioa
Ikaslea ebaluatzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
– Parte hartzaileek orduen % 90 (presentzialak edo/eta ez-presentzialak) bete behar dute, gutxienez.– Parte hartzaileek prestakuntza jarduerako dinamika, ariketa eta praktika guztiak egin behar dituzte.
Baldintzak
Ikastarora matrikulatzen den pertsonak honako irizpideetako bat bete beharko du:
· Lanbide Heziketako irakaslea izatea· Lanean, ikastaroan aurkezten diren edukien inguruan lan egiten duen persona izatea eta aurrez beharrezkoak diren oinarrizko ezagutzak izatea.
Zuzendaritza taldeetako kideek eta Lanbide Heziketako irakasleek.
Hautaketa irizpideak
– Izen-emateak, eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ikasle hautaketa izen-emate ordena jarraituz egingo da.
– Plaza kopurua honako proportzioak kontutan hartuz banatuko dira:
- Beste erkidegoetako LH irakasleak eta enpresako langileak: plazen %80.
- EAEko LHko irakaslegoa: plazen %20.
Izen-emate datak eta informazioa
Plaza kopurua: 30 (gutxienez 10 pertsona / gehienez 30 pertsona)
Izena emateko azken eguna: 2018ko ekainaren 8a
Ebazpena: 2018ko ekainaren 11. Izena eman duten guztiei adieraziko zaie, posta elektronikoaren bitartez, ikastaroan onartuak edo itxaron zerrendan geratu diren.
Matrikula ordaintzeko azken eguna: 2018ko ekainaren 18a
Matrikularen kostua:
- Beste erkidegoetako LH irakasleak eta enpresako langileak: 375€
- EAEko LHko irakaslegoa: DOAKOA.
Eman izena ikastaro honetan
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.