Prestakuntza ekintza hau “Euskal Herriko Lanbide Heziketako Udako Ikastaroen II. Edizioaren" barne kokatzen da.
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 4,00 | 02-07-2018 | 09:00-13:00 | Presentziala |
3,00 | 02-07-2018 | 15:00-18:00 | Presentziala | |
2 | 4,00 | 03-07-2018 | 09:00-13:00 | Presentziala |
3,00 | 03-07-2018 | 15:00-18:00 | Presentziala | |
3 | 4,00 | 04-07-2018 | 09:00-13:00 | Presentziala |
3,00 | 04-07-2018 | 15:00-18:00 | Presentziala | |
4 | 5,00 | 05-07-2018 | 09:00-14:00 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 0 |
Konpetentziak
Azken urteotan, industrian, material konposatuen erabilera asko handitu da, batez ere haien propietate onengatik eta pisu espezifiko baxuagatik. Beraz, garrantzitsua da jakitea zertan diren mota hauetako materialen ezaugarriak eta berezitasunak, fabrikatzeko prozesuak, balioztatzeak, aplikazio esanguratsuenak eta etorkizuneko joerak.
Edukiak
Material konposatuak: kontzeptu teorikoak, fabrikazio prozesuak eta etorkizuneko joerak.
· Karbono zuntzezko eta beira zuntzezko plaken fabrikazioa eskuzko laminazioaren bidez eta infusioaren bidez.· Karbono zuntzezko pieza kofadunen ( barne hutsen) fabrikazioa; aleroiak, tutuak, eskulekuak…· Piezen fabrikazioa tenperatura baxuko pre-preg karbonoa erabiliz.· Konpositeetarako molde prototipoen fabrikazioa 3Dn inprimatzearen bidez.· Zuntz jarraituzko piezen fabrikazioa 3Dn inprimatzearen bidez: zuntzen orientazio ez konbentzionala· Konpositeak seriean fabrikatzeko prozesuak: C-RTM.· Konpositeak seriean fabrikatzeko prozesuak: konposite termoplastikoak (zuntz motzezkoak, zuntz luzezkoak eta zuntz jarraituzkoak –organosheet–).
Metodologia
1. eguna: 2018ko uztailaren 2a
· Kontzeptu teorikoak: Material konposatuak eta haien aplikazioak. Karbono zuntzez eta beira zuntzez indartutako plastikoen izaera. Ohiko fabrikazio prozesuak.· Fabrikazio prozesua: Eskuzko laminazioa. Kontzeptu teorikoak eta tailerreko praktika.· Fabrikazio prozesua: Infusioa. Kontzeptu teorikoak eta tailerreko praktika.
· Fabrikazio prozesua: Fabrikazioa pre-preg konpositeekin. Kontzeptu teorikoak eta tailerreko praktika.· Moldeen diseinua eta fabrikazioa.· Tailerreko praktika: Beira zuntzezko moldeen fabrikazioa.· Moldeen fabrikazioa 3Dn inprimatzearen bidez. Kontuan hartu beharrekoak.
· Serieko fabrikazio prozesuak: Konpresio bidezko fabrikazioa, C-RTM· RTM eta C-RTM fabrikazioak: erakustaldi praktikoa.· Zuntz jarraituzko piezen fabrikazioa 3Dn inprimatzearen bidez:.· Zuntzen orientazio ez konbentzionalaren efektua.Ikastetxea: Mondragon Goi Eskola Politeknikoa
· Materialen ezaugarri garrantzitsuenak: zuntz motza, luzea eta jarraia.· Injekziozko froga praktikoak: zuntz motz eta luzea· Konformatu eta sobreinjekziozko froga praktikoak· Fabrikatutako piezen gainean entseguak
Ebaluazioa
Baldintzak
- Ikastarora matrikulatzen den pertsonak honako irizpideetako bat bete beharko du:
· Lanbide Heziketako irakaslea izatea
· Lanean, ikastaroan aurkezten diren edukien inguruan lan egiten duen persona izatea eta aurrez beharrezkoak diren oinarrizko ezagutzak izatea.
Nori zuzendua: Lanbide Heziketako irakasleak eta langileak; bereziki, familia hauetakoek: Automozioa, Fabrikazio Mekanikoa, Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa, eta Kimika.
Hautaketa irizpideak
- Beste erkidegoetako LH irakasleak eta enpresako langileak: plazen %80.
- EAEko LHko irakaslegoa: plazen %20.
Izen-emate datak eta informazioa
Plaza kopurua: 15 (gutxienez 12 pertsona / gehienez 15 pertsona)
Izena emateko azken eguna: 2018ko ekainaren 8a
Ebazpena: 2018ko ekainaren 11. Izena eman duten guztiei adieraziko zaie, posta elektronikoaren bitartez, ikastaroan onartuak edo itxaron zerrendan geratu diren.
Matrikula ordaintzeko azken eguna: 2018ko ekainaren 18a
Matrikularen kostua:
- Beste erkidegoetako LH irakasleak eta enpresako langileak: 420€
- EAEko LHko irakaslegoa: DOAKOA