Prestakuntza ekintza hau  “Euskal Herriko Lanbide Heziketako Udako Ikastaroen II. Edizioaren" barne kokatzen da.

Iraupena: 25.00 ordu
Lekua: CIFP Don Bosco LHII Calle San Marcos s/n 20100 Errenteria
Edukiera: 15 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA ORDUTEGIA MOTA
1 5,00 25-06-2018 09:00-14:00 Presentziala
2 5,00 26-06-2018 09:00-14:00 Presentziala
3 5,00 27-06-2018 09:00-14:00 Presentziala
4 5,00 28-06-2018 09:00-14:00 Presentziala
5 5,00 29-06-2018 09:00-14:00 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0

Konpetentziak

o Ohiturazko fabrikaziotik fabrikazio pertsonalera aldatzeko prozesuaren eta 3D inprimagailuen historiaren ezagutza.
o 3D inprimagailu baten erabileraren ikasketa eta kalitatezko piezak egiteko gaitasuna.
o Piezen gordailuak erabiltzen ezagutzea.
o Inprimatzera bideratutako diseinuaren oinarrizko ezagutza eta 3D diseinu programa bat gutxienez erabiltzea.
o Inprimatzeko askotariko materialen, horien ezaugarrien eta post-tratamenduen ezagutza.
o Inprimagailuetarako periferikoen ezagutza eta erabilera.

Edukiak

1. Fabrikazio digitala

2. 3D inprimagailuen kalibrazioa
3. Inprimatze softwarea
4. Piezen inprimatzea
5. 3D diseinurako softwarea
6. Materialak
7. 2 estrusio makina  dituzten inprimagailuak
8. Eskaneatzeak
9. Elkarketak eta konponketak

Metodologia

1. Harrera eta aurkezpena 1 ordu

2. Fabrikazio digitala 3 ordu
3. Inprimagailuaren kalibrazioa 3 ordu
4. Inpresio Softwarea 6 ordu
5. Piezen inpresioa 7 ordu
6. Materialeak 3 ordu
7. 2 extruktoredun inprimagailuak 2 ordu

Ebaluazioa

Ikaslea ebaluatzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
– Parte hartzaileek orduen % 90 (presentzialak edo/eta ez-presentzialak) bete behar dute, gutxienez.
– Parte hartzaileek prestakuntza jarduerako dinamika, ariketa eta praktika guztiak egin behar dituzte.

Baldintzak

  • Ikastarora matrikulatzen den pertsonak honako irizpideetako bat bete beharko du:
    • Lanbide Heziketako irakaslea izatea
    • Lanean, ikastaroan aurkezten diren edukien inguruan lan egiten duen persona izatea eta aurrez beharrezkoak diren oinarrizko ezagutzak izatea.

 

Hautaketa irizpideak

Izen-emateak, eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ikasle hautaketa izen-emate ordena jarraituz egingo da.
Plaza kopurua honako proportzioak kontutan hartuz banatuko dira:
  • Beste erkidegoetako LH irakasleak eta enpresako langileak: plazen %80.
  • EAEko LHko irakaslegoa: plazen %20.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.