Prestakuntza ekintza hau “Euskal Herriko Lanbide Heziketako Udako Ikastaroen III. Edizioaren" barne kokatzen da.

Iraupena: 25.00 ordu
Lekua: TKNIKA Zamalbide auzoa z/g 20100 Errenteria
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
15,0024-06-201909:00-14:00Presentziala
25,0025-06-201909:00-14:00Presentziala
35,0026-06-201909:00-14:00Presentziala
45,0027-06-201909:00-14:00Presentziala
55,0028-06-201909:00-14:00Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0

Konpetentziak

•    Lean kulturaren oinarriak testuinguruan kokatzea
•    Lean oinarrizko kontzeptuak ezagutzea
•    Ikastetxeetako estrategiaren definizioan parte hartzea.
•    Prozesuak izateko arrazoiak ulertzea.
•    Estrategiaren helburuak eta zer mailataraino bete diren neurtzeko adierazleak identifikatzea.
•    Prozesu gakoak Lean ikuspegiarekin diseinatzea / berrikustea.
•    Identifikatzea prozesua kudeatzeko zein elementuk eransten duten balioa, eta kudeaketa horretarako sistematika definitzea.
•    Hobekuntzarako Lean tresna batzuk ezagutzea
•    Talde lanerako tresnak erabiltzea.

Edukiak

•    Lean kulturaren oinarriak
•    Oinarrizko Lean kontzeptuak
•    Prozesu bidez kudeatzeko sistema: emaitzak eta eragileak
•    Helburuak eta adierazleak
•    Prozesu bidez kudeatzeko sistematika: IPAE zikloa
•    Ikastetxe bateko prozesu gakoak
•    Prozesuen jarraipena eta hobekuntza
•    Hobekuntzarako Lean tresna batzuk
•    Talde lanerako tresnak

Metodologia

“Funtzionatzen duena partekatzen".
 “Eginez ikasten” ideian oinarritutako metodologia bidezko ikastaro praktikoa.

Ikastaroaren programa:
 1 eguna: 2019ko ekainak 24

•    Harrera.
•    Ikastaroaren aurkezpena eta dokumentazioa.
•    Talde lanaren metodologia. Lean kulturaren oinarriak. Oinarrizko kontzeptuak. Lana, talde txikietan
 2 eguna: 2019ko ekainak 25
•  Ikastetxe bateko estrategiaren diseinua eta garapena. Lana, talde txikietan.
Prozesuen diseinua eta garapena. Kontzeptu teorikoak.
 3 eguna: 2019ko ekainak 26
•    Prozesu bidez kudeatzeko sistematika. Prozesu bidez lan egiteko tailer espezifikoak. Lana, talde txikietan.
4 eguna: 2019ko ekainak 27
•    Hobekuntzarako Lean tresna batzuk . Lana, talde txikietan.
5 eguna: 2019ko ekainak 28
•    Bisita ikastetxe batera*.
•    Ondorioak eta itxiera.
•    Ziurtagirien banaketa.

Ebaluazioa

Ikaslea ebaluatzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
- Parte hartzaileak orduen % 90arekin bete behar du, gutxienez.
- Parte hartzaileak prestakuntza jarduerako dinamika, ariketa eta praktika guztiak egin behar ditu.

Baldintzak

Zuzendaritza taldeetako kideek eta Lanbide Heziketako irakasleei bideratuta dago ikastaro hau.

Hautaketa irizpideak

Izen-emateak, eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ikasle hautaketa honako irizpideak aintzakotzat hartuta egingo da:

- Izen-emate ordena kontutan hartuko da.
- Plaza kopurua honako hauen artean banatuko da:
•    Beste erkidegoetako irakasleak
•    EAEko irakaslegoa

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.