Prestakuntza ekintza hau “Euskal Herriko Lanbide Heziketako Udako Ikastaroen III. Edizioaren" barne kokatzen da.
Iraupena:
25.00 ordu
Lekua:
TKNIKA Zamalbide auzoa z/g 20100 Errenteria
Hizkuntza
Gaztelania
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 5,00 | 24-06-2019 | 09:00-14:00 | Presentziala |
2 | 5,00 | 25-06-2019 | 09:00-14:00 | Presentziala |
3 | 5,00 | 26-06-2019 | 09:00-14:00 | Presentziala |
4 | 5,00 | 27-06-2019 | 09:00-14:00 | Presentziala |
5 | 5,00 | 28-06-2019 | 09:00-14:00 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 0 |
Konpetentziak
• Lean kulturaren oinarriak testuinguruan kokatzea• Lean oinarrizko kontzeptuak ezagutzea
• Ikastetxeetako estrategiaren definizioan parte hartzea.
• Prozesuak izateko arrazoiak ulertzea.
• Estrategiaren helburuak eta zer mailataraino bete diren neurtzeko adierazleak identifikatzea.
• Prozesu gakoak Lean ikuspegiarekin diseinatzea / berrikustea.
• Identifikatzea prozesua kudeatzeko zein elementuk eransten duten balioa, eta kudeaketa horretarako sistematika definitzea.
• Hobekuntzarako Lean tresna batzuk ezagutzea
• Talde lanerako tresnak erabiltzea.
Edukiak
• Lean kulturaren oinarriak
• Oinarrizko Lean kontzeptuak
• Prozesu bidez kudeatzeko sistema: emaitzak eta eragileak
• Helburuak eta adierazleak
• Prozesu bidez kudeatzeko sistematika: IPAE zikloa
• Ikastetxe bateko prozesu gakoak
• Prozesuen jarraipena eta hobekuntza
• Hobekuntzarako Lean tresna batzuk
• Talde lanerako tresnak
Metodologia
“Funtzionatzen duena partekatzen".“Eginez ikasten” ideian oinarritutako metodologia bidezko ikastaro praktikoa.
Ikastaroaren programa:
1 eguna: 2019ko ekainak 24
• Harrera.2 eguna: 2019ko ekainak 25
• Ikastaroaren aurkezpena eta dokumentazioa.
• Talde lanaren metodologia. Lean kulturaren oinarriak. Oinarrizko kontzeptuak. Lana, talde txikietan
• Ikastetxe bateko estrategiaren diseinua eta garapena. Lana, talde txikietan.3 eguna: 2019ko ekainak 26
. Prozesuen diseinua eta garapena. Kontzeptu teorikoak.
• Prozesu bidez kudeatzeko sistematika. Prozesu bidez lan egiteko tailer espezifikoak. Lana, talde txikietan.4 eguna: 2019ko ekainak 27
• Hobekuntzarako Lean tresna batzuk . Lana, talde txikietan.5 eguna: 2019ko ekainak 28
• Bisita ikastetxe batera*.
• Ondorioak eta itxiera.
• Ziurtagirien banaketa.
Ebaluazioa
Ikaslea ebaluatzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:- Parte hartzaileak orduen % 90arekin bete behar du, gutxienez.
- Parte hartzaileak prestakuntza jarduerako dinamika, ariketa eta praktika guztiak egin behar ditu.
Baldintzak
Zuzendaritza taldeetako kideek eta Lanbide Heziketako irakasleei bideratuta dago ikastaro hau.Hautaketa irizpideak
Izen-emateak, eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ikasle hautaketa honako irizpideak aintzakotzat hartuta egingo da:- Izen-emate ordena kontutan hartuko da.
- Plaza kopurua honako hauen artean banatuko da:• Beste erkidegoetako irakasleak
• EAEko irakaslegoa
Izen-emate datak eta informazioa
- Plaza kopurua: 30 (gutxienez 10 pertsona / gehienez 30 pertsona)
- Aurreizen-emateko azken eguna: 2019ko ekainaren 07a
- Ebazpena: 2019ko ekainaren 10. Izena eman duten guztiei adieraziko zaie, posta elektronikoaren bitartez, ikastaroan onartuak edo itxaron zerrendan geratu diren.
- Matrikula osatzeko azken eguna: 2019ko ekainaren 16a
- Formakuntza ordaintzeko azken eguna:
o EAEko irakasleak: formakuntza DOAKOA da.
o BESTE ERKIDEGOETAKO irakasleak: 2019ko ekainaren 16a
Formakuntzaren kostua: 375€ pertsonako
Eman izena ikastaro honetan
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.