Prestakuntza ekintza hau “Euskal Herriko Lanbide Heziketako Udako Ikastaroen III. Edizioaren" barne kokatzen da.

Iraupena: 30.00 ordu
Lekua: TKNIKA Zamalbide auzoa z/g 20100 Errenteria
Edukiera: 15 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
16,0024-06-201908:30-14:30Presentziala
26,0025-06-201908:30-14:30Presentziala
36,0026-06-201908:30-14:30Presentziala
46,0027-06-201908:30-14:30Presentziala
56,0028-06-201908:30-14:30Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0

Konpetentziak

Prestakuntza jarduera honen bidez, gaur egungo Euskadiko LHk duen Ekintzailetza Kulturaren eredua landuko dugu.

Horretarako, Lanbide Heziketako irakasleekin Kultura Ekintzailea landuko dugu, horrela ikastetxeetan modu ekintzaile eta berritzailean jardun dezaten. Horrekin batera, Ikasenpresa proiektua aztertuko dugu; proiektu horretan, tresna metodologiko gisa erabiltzen da enpresak sortzea.

Beste alde batetik, ekimen sortzailea landuko dugu, ezagutzera emateko nola dinamizatzen den Urratsbat programa (LHko ikastetxeetan garatzen ari den enpresak sortzeko programa, hain zuzen ere), eta oinarrizko zein fasez osatuta dagoen; enpresak martxan jartzeko programak dituen oinarrizko tresnak eskainiko ditugu, eta talde lanaren garrantzia aztertuko dugu.  

Horretarako, helburu orokor hauek planteatzen dira:
o    Ekimen sortzailea LHko ikastetxeetan txertatze prozesua erraztea.
o    Ikastetxe barruan lantzeko ekintzailetzari buruzko oinarrizko ezagutzak eskaintzea.
o    Irakasleak jabearaztea zein garrantzitsua den ikasleek zeharkako gaitasunak lantzea, ondoren garapen profesionala garatzeko.
o    Lantalde baten barruko rolak zein izan litezkeen ezagutzea.
o    Irakasleak gaitu negozio ideiak sortzeko.
o    Irakasleak orientatzea negozio eredu baten hasierako diseinurako gidari gisa jardun dezaten.
o    Eskuragarri jartzea merkatu ikerketa egiteko beharrezko tresnak.
o    Negozio ideia baten Marketing Mix-eko estrategia garatzea.
o    Urratsbat programa ezagutzera ematea, eta haren fase eta emaitzak aztertzea.
o    Gai hauen gainean gogoeta egitea: batetik, lantaldea; bestetik, sarean lan egitea, tresna indartsua.
o    Ekarpenak egitea dinamizatzailearen rola definitzeko: zer elementuk definitzen dute?
o    Ikastetxean aplikatzeko moduko Sentsibilizazio Plan bat zein izan litekeen jakitea eta diseinatzea.

Edukiak

o Irakasletza ekintzailearen diseinua
•    Gaitasunak
•    Lan esparrua
o Zeharkako konpetentziak
o Lantaldearen rolak
o Ikasenpresa ereduaren negozio ideiaren garapena

•    Negozio ideia sortzea
•    Negozio eredua
•    Merkatu ikerketa
•    Marketing mix
o Enpresak sortzeko eredua: Urratsbat
o Taldean lan egitea eta sarean lan egitea
o Sentsibilizazio plana

•    Tresnak
•    Diseinua

Metodologia

Ikasgelan, metodologia aktibo-kolaboratiboa erabiliko da.

Prestakuntzarako diseinatutako plana hau da (antolatzaileek alda dezakete hala behar izanez gero):

1. eguna: 2019ko ekainak 24
o    Harrera eta ikastaroaren aurkezpena
o    Tknika-ren aurkezpena
o    Euskadiko Lanbide Heziketako Plana
o    Euskadiko LH ekintzailea
o    Hezkuntza ekintzailea
2. eguna: 2019ko ekainak 25
o    Irakasletza ekintzailearen diseinua
o    Lan esparrua
3. eguna: 2019ko ekainak 26
o    Negozio ideia
o    Negozio eredua
4. eguna: 2019ko ekainak 27
o    Merkatu ikerketa
o    Marketing mix
5. eguna: 2019ko ekainak 28
o    URRATSBAT programaren aurkezpena
o    Lantaldeak: Urratsbateko dinamizatzaileen taldea
o    Dinamizatzailearen rola
o    Sentsibilizazioa ikastetxeetan: praktika onak eta dinamika

Ebaluazioa

Ikaslea ebaluatzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
- Parte hartzaileak orduen % 90arekin bete behar du, gutxienez.
- Parte hartzaileak prestakuntza jarduerako dinamika, ariketa eta praktika guztiak egin behar ditu.

Baldintzak

Ikastaro hau batez ere,  Enpresa eta Ekimen Sortzailea eta Lan-prestakuntza eta Orientabidea moduluetako irakaslegoari zuzenduta dago. 

Hautaketa irizpideak

Izen-emateak, eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ikasle hautaketa honako irizpideak aintzakotzat hartuta egingo da:
- Izen-emate ordena kontutan hartuko da.
- Plaza kopurua honako hauen artean banatuko da:
•    Beste erkidegoetako irakasleak
•    EAEko irakaslegoa

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.