Prestakuntza ekintza hau “Euskal Herriko Lanbide Heziketako Udako Ikastaroen III. Edizioaren" barne kokatzen da.
Iraupena:
30.00 ordu
Lekua:
TKNIKA Zamalbide auzoa z/g 20100 Errenteria
Edukiera:
15 pertsonak
Hizkuntza
Gaztelania
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 6,00 | 24-06-2019 | 08:30-14:30 | Presentziala |
2 | 6,00 | 25-06-2019 | 08:30-14:30 | Presentziala |
3 | 6,00 | 26-06-2019 | 08:30-14:30 | Presentziala |
4 | 6,00 | 27-06-2019 | 08:30-14:30 | Presentziala |
5 | 6,00 | 28-06-2019 | 08:30-14:30 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 0 |
Konpetentziak
Prestakuntza jarduera honen bidez, gaur egungo Euskadiko LHk duen Ekintzailetza Kulturaren eredua landuko dugu.Horretarako, Lanbide Heziketako irakasleekin Kultura Ekintzailea landuko dugu, horrela ikastetxeetan modu ekintzaile eta berritzailean jardun dezaten. Horrekin batera, Ikasenpresa proiektua aztertuko dugu; proiektu horretan, tresna metodologiko gisa erabiltzen da enpresak sortzea.
Beste alde batetik, ekimen sortzailea landuko dugu, ezagutzera emateko nola dinamizatzen den Urratsbat programa (LHko ikastetxeetan garatzen ari den enpresak sortzeko programa, hain zuzen ere), eta oinarrizko zein fasez osatuta dagoen; enpresak martxan jartzeko programak dituen oinarrizko tresnak eskainiko ditugu, eta talde lanaren garrantzia aztertuko dugu.
Horretarako, helburu orokor hauek planteatzen dira:
o Ekimen sortzailea LHko ikastetxeetan txertatze prozesua erraztea.
o Ikastetxe barruan lantzeko ekintzailetzari buruzko oinarrizko ezagutzak eskaintzea.
o Irakasleak jabearaztea zein garrantzitsua den ikasleek zeharkako gaitasunak lantzea, ondoren garapen profesionala garatzeko.
o Lantalde baten barruko rolak zein izan litezkeen ezagutzea.
o Irakasleak gaitu negozio ideiak sortzeko.
o Irakasleak orientatzea negozio eredu baten hasierako diseinurako gidari gisa jardun dezaten.
o Eskuragarri jartzea merkatu ikerketa egiteko beharrezko tresnak.
o Negozio ideia baten Marketing Mix-eko estrategia garatzea.
o Urratsbat programa ezagutzera ematea, eta haren fase eta emaitzak aztertzea.
o Gai hauen gainean gogoeta egitea: batetik, lantaldea; bestetik, sarean lan egitea, tresna indartsua.
o Ekarpenak egitea dinamizatzailearen rola definitzeko: zer elementuk definitzen dute?
o Ikastetxean aplikatzeko moduko Sentsibilizazio Plan bat zein izan litekeen jakitea eta diseinatzea.
Edukiak
o Irakasletza ekintzailearen diseinua• Gaitasunako Zeharkako konpetentziak
• Lan esparrua
o Lantaldearen rolak
o Ikasenpresa ereduaren negozio ideiaren garapena
• Negozio ideia sortzeao Enpresak sortzeko eredua: Urratsbat
• Negozio eredua
• Merkatu ikerketa
• Marketing mix
o Taldean lan egitea eta sarean lan egitea
o Sentsibilizazio plana
• Tresnak
• Diseinua
Metodologia
Ikasgelan, metodologia aktibo-kolaboratiboa erabiliko da.Prestakuntzarako diseinatutako plana hau da (antolatzaileek alda dezakete hala behar izanez gero):
1. eguna: 2019ko ekainak 24
o Harrera eta ikastaroaren aurkezpena2. eguna: 2019ko ekainak 25
o Tknika-ren aurkezpena
o Euskadiko Lanbide Heziketako Plana
o Euskadiko LH ekintzailea
o Hezkuntza ekintzailea
o Irakasletza ekintzailearen diseinua3. eguna: 2019ko ekainak 26
o Lan esparrua
o Negozio ideia4. eguna: 2019ko ekainak 27
o Negozio eredua
o Merkatu ikerketa5. eguna: 2019ko ekainak 28
o Marketing mix
o URRATSBAT programaren aurkezpena
o Lantaldeak: Urratsbateko dinamizatzaileen taldea
o Dinamizatzailearen rola
o Sentsibilizazioa ikastetxeetan: praktika onak eta dinamika
Ebaluazioa
Ikaslea ebaluatzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:- Parte hartzaileak orduen % 90arekin bete behar du, gutxienez.
- Parte hartzaileak prestakuntza jarduerako dinamika, ariketa eta praktika guztiak egin behar ditu.
Baldintzak
Ikastaro hau batez ere, Enpresa eta Ekimen Sortzailea eta Lan-prestakuntza eta Orientabidea moduluetako irakaslegoari zuzenduta dago.Hautaketa irizpideak
Izen-emateak, eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ikasle hautaketa honako irizpideak aintzakotzat hartuta egingo da:- Izen-emate ordena kontutan hartuko da.
- Plaza kopurua honako hauen artean banatuko da:
• Beste erkidegoetako irakasleak
• EAEko irakaslegoa
Izen-emate datak eta informazioa
• Plaza kopurua: 15 (gutxienez 10 pertsona / gehienez 15 pertsona)• Aurreizen-emateko azken eguna: 2019ko ekainaren 07a
• Ebazpena: 2019ko ekainaren 10. Izena eman duten guztiei adieraziko zaie, posta elektronikoaren bitartez, ikastaroan onartuak edo itxaron zerrendan geratu diren.
• Matrikula osatzeko azken eguna: 2019ko ekainaren 16a
• Formakuntza ordaintzeko azken eguna:
o EAEko irakasleak: formakuntza DOAKOA da.
o BESTE ERKIDEGOETAKO irakasleak: 2019ko ekainaren 16aFormakuntzaren kostua: 450€ pertsonako
Eman izena ikastaro honetan
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.