Prestakuntza ekintza hau “Euskal Herriko Lanbide Heziketako Udako Ikastaroen III. Edizioaren" barne kokatzen da.

Iraupena: 25.00 ordu
Lekua: TKNIKA Barrio Zamalbide s/n 20100 Renteria
Edukiera: 15 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
15,0001-07-201909:00-14:00Presentziala
25,0002-07-201909:00-14:00Presentziala
35,0003-07-201909:00-14:00Presentziala
45,0004-07-201909:00-14:00Presentziala
55,0005-07-201909:00-14:00Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0

Konpetentziak

Fabrikazio Aurreratua (Advanced Manufacturing) hazkunde ekonomiko iraunkor, enplegu sorrera eta epe luzeko lehiakortasunerako faktore erabakigarria dela identifikatu da. Haren barnean, berriz, fabrikazio aditiboa da eremu garrantzitsuenetako bat, eta etorkizunean hazkunde eta garapen handiagoa izatea aurreikusi da. Fabrikazio aditiboa 3D-Printing hitzari lotuta dago sarritan, ahalmen handiko teknologia bat da, eta produktuak sortu, diseinatu eta fabrikatzeko modua eraldatzen ari da.

Ikastaroak fabrikazio aditiboari lotutako askotariko teknologiei erreparatzen die. Horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketan lantzen ari dira, eta alde teorikoak zein praktikoak biltzen ditu bere baitan.  Oinarrizko helburua da prozesuaren oinarrizko printzipioak ezagutzera ematea (ezaugarriak, abantailak eta mugapenak, aplikazio arloak, fabrikazio estrategiak, eta horrelako piezen diseinuan hasierako oharpenak). Ikastaroaren beste zati garrantzitsu bat izango da proben eta kasu praktikoen diseinu, plangintza eta exekuzioa.

Helburua:
Fabrikazio Aditiboaren askotariko teknologiak ezagutzera eman.
Horietako bakoitzaren ezaugarriak eta aplikazio eremuak ezagutu.

Edukiak

  • Fabrikazio Aditiboa – Material ez metalikoko prozesuei buruzko sarrera.
  • FA – FDM (Fused Deposition Modeling) prozesuak. Makina egiturak, materialak, aplikazio eremuak, exekuzio prozesua, 3D ereduen eskurapena, 3D ereduen diseinua, 3D objektuen prestaketa, piezen fabrikazioa. 3D inprimatze praktikak.
  • Eskaner digitalen bidezko piezen eskaneatzea, puntu hodeiaren eskurapena, irudi tratamendua, CAD tratamendua, 3D inpresioko azken prozesamendua. Eskaneatze praktikak.
  • Praktiken exekuzio tailerra, makina prestaketa, filamentu karga, estrusio makinen mantentze-lana, hasierako kalibrazioak, piezen exekuzioa.
  • Fabrikazio Aditiboa – Material ez metalikoko prozesuei buruzko sarrera. Hauts ohe teknologiak eta energia zuzenean jalkitzeko teknologia.
  • Hari Metalikozko ekarpena duen Plasmako Arku Elektriko bidezko prozesu zuzena. Arku elektriko bidezko prozesu zuzenei buruzko sarrera. Plasma bidezko galdaketaren printzipio orokorrak. Materialak eta aplikazio eremuak. Prozesuaren ezaugarriak eta parametroak, geometria mota eta sortutako praktikak, praktika errazak egiteko robotaren programazioa. Ariketa praktikoak egitea.
  • Hauts metalikoko ekarpena duen laser sorta bidezko prozesu zuzena – LMD (Laser Metal Deposition).  LMD teknologiari buruzko sarrera. Hauts ekarpen bidezko laser teknologiaren printzipio orokorrak. Hauts elikadura sistema eta ekarpen ahokoak. Material prozesatuen ezaugarriak eta aplikazioak. Teknologia erabiltzeko gomendioak. Abantailak eta mugapenak. Frogapen praktika.
  • Hauts geruza aukeratzen duen fusioko hauts ohe prozesua  – SLM (Selective Laser Melting). Hauts oheko teknologiei buruzko sarrera. SLM teknologiaren ezaugarriak eta aplikazio eremuak. Abantaila nagusiak eta aplikazio eremuak. Erabilitako materialak. Diseinuaren kontzeptu orokorrak, prozesuaren aukerak eta mugapenak. Teknologia horren bidez prozesatzeko piezen topologiaren prestaketa eta hoberentzea. Prozesuaren faseak.

Metodologia

1. eguna: 2019ko uztailaren 1a Tknika -Errenteria
FDM teknologia – 3D inprimatzea

Piezen eskaneatzea – alderantzizko ingeniaritza

-    Azalpen teorikoa: Fabrikazio Aditiboa  – 3D Inprimatzeari buruzko sarrera. 3D inprimatu, eskaneatu eta irudi tratamendurako erabilitako softwareak, 3D inprimatzearen teknologiak, FDM prozesuak eta Polyjet teknologia. Erabilitako materialak eta ezaugarriak. Aplikazioak.
Erabilitako bitartekoak: proiektoredun ikasgela, ordenagailuak, piezen adibideak eta materialak.
-    Ariketa praktikoa: Pieza eskaneatzeko prozesua, irudi tratamendua eta 3D prozesaketa.
Erabilitako bitartekoak: azken belaunaldiko 3D eskanerra, irudiaren tratamendurako softwarea, 3D prozesaketa eta inprimagailuak (FDM eta Polyjet).

2. eguna: 2019ko uztailaren 2a Don Bosco - Errenteria
3D inprimatze praktikoak – Ikaslab laborategia

-    Azalpen teorikoa: Jardunaldiko sarrera, 3D inprimatzeko IKASLAB proiektuaren aurkezpena, 3D inprimatzearen adibideen aurkezpena, 3D inprimatzeari buruzko teoria, piezen prozesaketa, erabilitako softwareak, inprimagailuen erabilera, haren prestaketa, hasierako kalibratzea, kasu praktikoaren aurkezpenaren prestaketa.
Erabilitako bitartekoak: proiektorea, ordenagailuak eta FDM inprimagailuak dituen ikasgela.
-   Jardunaldian, Ikaslab laborategiko praktikak egingo dira huts-hutsean. Proposatutako praktikaren software prozesaketa, inprimagailurako prestaketa, inprimagailuaren prestaketa, hasierako kalibratzeak.
Erabilitako bitartekoak: Ikaslab ikasgela-tailerra, FDM inprimagailuak, inprimatze materialak.

3. eguna: 2019ko uztailaren 3a Tknika-Errenteria
Harizko ekarpena duen arku elektriko bidezko Fabrikazio Aditiboko Teknologia


-    Azalpen teorikoa: Fabrikazio Aditibo Metalikoko prozesuei buruzko sarrera, arku elektriko bidezko harizko ekarpenaren fabrikazio prozesuak, plasma bidezko galdaketa prozesua, aplikazio eremuak, robot bidezko piezen programazioa, egitekoa den praktikaren aurkezpena.
Erabilitako bitartekoak: proiektorea eta pieza praktikoak dituen ikasgela.
-    Ariketa praktikoak: Prozesuaren parametro nagusiak ezartzeko galdaketa probak egitea. Geruzaz geruzako geometria egitea, harizko ekarpeneko plasma arku bidezko aditiba prozesua erabiliz.
Erabilitako bitartekoak: Tknikako galdaketa tailerra, plasma galdaketa prozesua duen zelula robotizatua, praktika egiteko materialak.

4. eguna: 2019ko uztailaren 4a IMH-Elgoibar
LMD teknologia


-  Azalpen teorikoa: Laser-Cladding prozesuei buruzko sarrera (LMD – Laser Metal Deposition teknologia), LMD prozesuaren ezaugarriak, material prozesatuak, aplikazio eremuak eta adibideak, LMDrako piezen programazioa, prozesuko segurtasuna, egitekoa den praktikaren aurkezpena.
Erabilitako bitartekoak: Proiektorea duen ikasgela, erakuspen piezak.
-   Ariketa praktikoak: Parametroak ezartzeko probak egitea. Praktika geruzaz geruza egin LMD prozesua erabiliz.
Erabilitako bitartekoak: IMH tailerra, LMD laser prozesua duen zelula robotizatua, praktika egiteko materialak.

5. eguna: 2019ko uztailaren 5a Goierriko Eskola - Ordizia
SLM teknologia

-  Azalpen teorikoa: SLM (Selective Laser Melting) teknologiaren printzipio orokorrak eta aplikazio eremuak, piezen diseinua, material prozesatuak eta aplikazio eremuak, inprimatzeko piezen prestaketa, prozesuko segurtasuna, egitekoa den praktikaren aurkezpena.
Erabilitako bitartekoak: proiektorea duen ikasgela, erakuspen piezak.
-  Ariketa praktikoa: Frogapen praktika. Egindako piezen azterketa eta kasuen konparazioa.
Erabilitako bitartekoak: Goierri Eskola tailerra, SLM makina, praktika egiteko materialak. Lehen egindako piezak eta adibide praktikoak.


OHARRA: Beste erkidegoetako irakaslegoarentzat IMh eta Goierri Eskolarako desplazanmendua antolatuko da.

Ebaluazioa

Ikaslea ebaluatzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
- Parte hartzaileak orduen % 90arekin bete behar du, gutxienez.
- Parte hartzaileak prestakuntza jarduerako dinamika, ariketa eta praktika guztiak egin behar ditu.

Baldintzak

Ikastaro hau honako espezialitateei zuzendua dago:
Fabrikazio Mekanikoa (Mekanizazioa, Soldadura eta Galdaragintza, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programatzea, Metal Eraikuntzak eta Fabrikazio Mekanikoko Diseinua )

Hautaketa irizpideak

Izen-emateak, eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ikasle hautaketa honako irizpideak aintzakotzat hartuta egingo da:
- Izen-emate ordena kontutan hartuko da.
- Plaza kopurua honako hauen artean banatuko da:
•    Beste erkidegoetako irakasleak
•    EAEko irakaslegoa

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.