Prestakuntza ekintza hau “Euskal Herriko Lanbide Heziketako Udako Ikastaroen III. Edizioaren" barne kokatzen da.
Iraupena:
30.00 ordu
Lekua:
TKNIKA Barrio Zamalbide Z/G 20100 Errenteria
Edukiera:
20 pertsonak
Hizkuntza
Gaztelania
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 6,00 | 24-06-2019 | 08:30-14:30 | Presentziala |
2 | 6,00 | 25-06-2019 | 08:30-14:30 | Presentziala |
3 | 6,00 | 26-06-2019 | 08:30-14:30 | Presentziala |
4 | 6,00 | 27-06-2019 | 08:30-14:30 | Presentziala |
5 | 6,00 | 28-06-2019 | 08:30-14:30 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 0 |
Konpetentziak
Prestakuntza-ikastaro honen bidez, lanerako konpetentziak eskainiko zaizkie parte hartuko duten irakasleei, aldaketa metodologikora zuzendutako tetuinguru aktibo-kolaboratiboetan lan egin ahal izateko.Horretarako, honako helburu orokor hauek finkatzen dira:
o Irakasleak ikaskuntza aktibo-kolaboratiborantz bideratzea, ikaskuntza horren ezaugarriak eta abantailak hautemanda.
o Lantaldeak sortzeko eta dinamizatzeko oinarrizko teknikak ezagutzea.
o Irakasleak ekintzaileak izatera eta ikaskuntza egoera berrien sortzaileak izatera bultzatzea.
o Ebaluazioa konpetentzien eboluziotzat hartzea.
o Komunikazio eta ebaluazio prozesuetan feedbacka zein garrantzitsua den ulertzea.
o LHko ikastetxeetan ekimen ekintzailea txertatzeko bideak erraztea.
o Euskadiko LHko ikastetxeek osatzen duten ekintzailetza ekosistemari buruzko oinarrizko ezagutzak transmititzea.
o Sormenari buruzko kontzeptuei, sortze prozesuari eta haren teknikei buruzko prestakuntza irakasleei eskaintzea.
Edukiak
Ikaskuntza kolaboratiboaren oinarriako Ikaskuntza prozesua testuinguru aktibo-kolaboratiboan.Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa
o Zer da ikaskuntza?
o Ikaskuntza aktibo-kolaboratiboaren ezaugarriak
o Lantaldeak
o Zer da taldea?
o Lantaldeak sortzea.
o Taldekideen rolak.
o Taldeen dinamizazioa.
o Komunikazioa eta gatazken ebazpena.
o Komunikazioaren gakoak.
o Entzutea.
o Komunikazio mailak.
o Erronka kontzeptua.Konpetentzien bidezko ebaluazioa
o Erronka baten dinamika: 11 pausoak.
o Birprogramazioa.
o Ebaluazioa eboluzio gisa.
o Feedbacka.
o Kalifikazioa
o Ebaluazioko erremintak.
o SET(Skills Evolution Tool) erreminta
Gaitasun digitalak geletan
o Nondik gatoz?
o Nola aplikatu DIGCOMP testuinguru aktibo-kolaboratibo batean.
o ETHAZI Biltegia.
o Jarduera digitalak.
o Konpetentzia digitalen ebaluazioa.
Sorkuntza prozesuak-Sormenezko pentsamendua
o Fokuak definitzea eta birformulatzea.
o Pentsamendu dibergentea abian jartzea. Ideia asko eta askotarikoak sortzea.
o Ideiak baloratzea, iragaztea eta hautatzea.
Metodologia
Metodologia aktibo-kolaboratiboa erabiliko da.1. eguna: 2019ko ekainaren 24a
o Harrera eta ikastaroaren aurkezpena.
o Tknikaren aurkezpena.
o Lanbide Heziketako esparru orokorra Euskadin.
o Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboaren testuingurua.
2. eguna: 2019ko ekainaren 25a
o Ikaskuntza kolaboratiboa.
3. eguna: 2019ko ekainaren 26a
o Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa.
o Konpetentzietan oinarritutako ebaluazioa.
o Sorkuntza prozesuak.
4. eguna: 2019ko ekainaren 27a
o Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa.5. eguna: 2019ko ekainaren 28a
o Kalifikazioa.
o Konpetentzia digitalak testuinguru aktio-kolaboratiboan.
o Reprogramazioa.
o Kurtsoaren itxiera eta diplomen banaketa.
Ebaluazioa
Ikaslea ebaluatzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:- Parte hartzaileak orduen % 90arekin bete behar du, gutxienez.
- Parte hartzaileak prestakuntza jarduerako dinamika, ariketa eta praktika guztiak egin behar ditu.
Baldintzak
Ikastaro hau kanpoko erkidegoetako Lanbide Heziketako irakaslegoari bakarrik zuzenduta dago, alegia, Euskal Autonomi Erkidegoko irakaslegoa kanpo geratzen da.Hautaketa irizpideak
Izen-emateak, eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ikasle hautaketa izen-emate ordena kontutan hartuta egingo da.Izen-emate datak eta informazioa
• Plaza kopurua: 20 (gutxienez 10 pertsona / gehienez 20 pertsona)• Aurreizen-emateko azken eguna: 2019ko ekainaren 07a
• Ebazpena: 2019ko ekainaren 10. Izena eman duten guztiei adieraziko zaie, posta elektronikoaren bitartez, ikastaroan onartuak edo itxaron zerrendan geratu diren.
• Matrikula osatzeko azken eguna: 2019ko ekainaren 16a
• Formakuntza ordaintzeko azken eguna:
o BESTE ERKIDEGOETAKO irakasleak: 2019ko ekainaren 16a
Formakuntzaren kostua: 450€
Eman izena ikastaro honetan
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.