Ikastetxeetan egiten dituzuen edo proiektuetan nahiz ematen dituzuen edukietan aztertzen dituzuen prosezu fisikoen digitalizazio praktikoa aurrera eramateko erremintak landuko ditugu kurtso honetan. Eguraldia bezalako prosezu fisiko orokor bat hartu eta modu pausatu eta sinple batean bertako magnituteak digitalizatzen ikasiko dugu. Emaitza bezala eguraldiaren parametroak digitalizatzea lortuko dugu, trazabilitate bat izateko datuak lainoan gordetaz, modu ulergarri eta moderno batean bistaratuaz eta alarma sitema bat diseinatuaz. Ikastexeetako zuen erronka nahiz proiektuak digitalizatzeko sentsore, Arduino inguruneko mikrokontrolagailuak eta Thingsboard plataforma erabiliko ditugu. Kurtsoak euskaraz izango da.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 5.00 | 28-10-2025 | 09:00 – 14:00 | Presentziala |
| 2 | 5.00 | 30-10-2025 | 09:00 – 14:00 | Presentziala |
| Ordu ez Presentzialak: 0.00 |
Konpetentziak
1. Prosezu bat digitalizatzeko beharrezko pausuak ezagutu.
2. Sentsore elektronikoak aukeratzen ikasi.
3. ESP8266 mikrokontrolagailu bitartez sentsoreak irakurtzeko oinarrizko ezagutzak lortu.
4. ESP8266 mikrokontrolagailu bitartez datuak lainora bidaltzeko ezagutzak lortu.
5. Lainorako komunikazioen zibersegurtasuneko oinarrizko ezagutzak lortu.
6. Datuak bistaratzeko Dashboard bat egiten jakin.
7. Momentuko datuekin alarmak konfiguratzen ikasi.
Edukiak
1. Digitalizazio fitxa
– Zer da digitalizatu nahi dena. (Sarrera)
– Elementuen zerrenda
– Digitalizatu beharreko magnituteak
– Protokolo industrialak. Egingarritasuna
– Sare arkitektura
2. Emaitzak
– Datu eskuratze programa
– Gatewayko programa (baldin badago)
– Dashboard-a
3. Erronka
– Estazio metereologikoa eraiki
Metodologia
Ikastaroa bi aurrez aurreko saiotan banatuta dago eta Tknikara etortzea beharrezkoa izango da. Aldi berean, ikastaroan pare hartzeko, ikasleek ordenagailua beharko dute eta kurtsoa hasi aurretik bidaliko zaien gida erabiliaz Arduino IDE-a instalatua ekarri beharko dute. Kurtsoa aurrera eramateko Tknikan “sentsore” eta “mikrokontrolagailu” bat jarriko ditu ikasle guztien eskura.
Metodologiaren ikuspegitik, Moodle plataformarekin egingo da lan baliabide teorikoak bertan jartzeko eta ikasleei “Erronka” bat aurkeztuko zaie ebatzi dezaten. Erronka hau ikasleekin erabil dezaten eskuragarri jarriko zaie.
Azkenik, Tknikako saioetara etortzea eta erronka egitea derrigorrezkoa izango da kurtsoa gainditzeko.
Ebaluazioa
Planteatutako erronka hori ebaztea nahitaezkoa izango da ikastaroa behar bezala osatzeko
Formakuntzaren %80era joatea/parte hartzea/egitea nahitaezkoa da ziurtagiria lortzeko.
Baldintzak
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean Biozientziak arloko irakasleek izango dute lehentasuna. Hala ere, ongi etorriak izango dira beste familia batzuetako irakasleak edo gai hauetan interesa duten beste irakasleak baldin eta tokirik geratzen bada.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, honako irizpide hauen arabera egingo da hautaketa:
● Nekazaritza eta Osasun familia.
● Biozientzia arloko irakasleak lehentasuna izango dute.
● Zentro bakoitzeko gehienez 2 lagunen parte hartzea lehenetsiko da.
● Izena emateko ordena.
Izen-emate datak eta informazioa
Izena emateko azken eguna: 2025ko Urriak 15
Eman izena ikastaro honetan